Nork emana: José María Regalado López, Gizarte-langilea, prestatzailea eta Inmersión TIC Academy “Acompañamiento para la sociedad digital” proiektuaren fundatzailea
Milurtekoa aldatu eta hortik aurrera jaiotako gazteak –Z belaunaldia ere deiturikoak– pantaila artean mugitzen dira, eta ondo moldatzen dira hala mundu digitalean nola analogikoan. Orduak ematen dituzte konektaturik, beren gailu mugikorren bitartez, smartphonekin kasu. Horiek, hain zuzen ere, tresna paregabea izan daitezke gazteekin aritzen diren profesionalentzat. Ez zara ondo moldatzen mugikor eta sare sozialekin?
Hizkuntza:Gaztelaniaz
Datak: Urriak 2 eta 3
Ordutegia: 17:00-20:30
Lekua: Iruñeko Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30)

Edukiak:

1.Z belaunaldia, transmedia gazteak
– Ezaugarri nagusiak eta erabiltzen diren baliabideak.
– Baliabideak eta gailuak, internet soziala.
2.Smartphonen eta baliabide erabilgarrien bilakaera
– Geolokalizazioa, ikus-entzunezkoak, sentsoreak, sare sozialak, konektibitatea, arlo akademikoa.
3.Ezinbesteko app-ak, gazteekin aritzeko
– Smartphonetan erabil daitezkeen app-en analisia, eta horien aplikazioa dinamizazio-jardueretan.
4.Gailu mugikorrak gazteekin erabiltzeko jarraibide egokiak
– Ikus-entzunezko lehiaketak, geolokalizazio-ariketak, sare sozialen dinamizazioa.
– Smartphoneak ikaskuntzari begira (ulearning).
5.Taldekako jarduera praktikoa
Ez dakizu zein app izan daiteke zuretzat baliagarri? Ikastaro hau zuretzat egina da.

Izen-Emateak:

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line:  inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
  • Izen-emateko epea: Irailak 11-22
* Mugikorra ekarri behar da, ahal dela datu-konexioarekin