Gure gaur egungo gizarteetan genero- eta gizarte-ezberdinkeriak eraldatzeko oinarrizko estrategia nagusietako batekin, hau da, hezkuntzarekin, jarraituz, Feminismoen Eskolaren II. maila aurkezten dugu. Eskola hori proiektu berritzailea da, lehenengo aldiz jartzen baita aurten martxan, IPES Fundazioa buru duela, eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatua. Edonola ere, Feminismoen Eskolaren I. mailaren jarraipena da. Eskola hori duela 12 urte hasi zen Iruñean egiten –azkeneko bietan hiriko Udalarekin elkarlanean–.

Helburuak:

  • Genero-teoriaren eta feminismoen planteamenduak ezagutzea.
  • Intereseko gai klasikoetan ikertzea eta sakontzea, baina baita gai eta alor berriak jorratzea –utopia erromantikoa, feminismoak eta LGTBI+, desgaitasuna eta generoa, artea eta feminismoa, ekonomia feminista, kirola eta generoa, emakume migratzaile eta errefuxiatuak, etab.–.

Metodologia:

Metodologia mistoa erabiliko da, teoria eta praktika uztartuko dira, eta eskola magistralak eta lantalde dinamikak izanen dira edukiak jasotzeko, baina ordu erdiko tarte bat gordeko da, baita ere, eskolen amaieran, gogoeta eta eztabaidarako.

I. blokea: Sarrera eta esparru orokorra.
1. saioa: Genero-perspektiba azterketa sozialerako oinarrizko tresna gisa.
2. saioa: Teoria feminista eta Eskubideak. Emakumeen eskubideak, dagozkigun eskubideak. Araudi zibila, penala eta fiskala genero-perspektibatik (ezkontzak, banaketak, dibortzioak, fiskalitatea, herentziak, etab.).
3. saioa: Berdintasun politikak, politika publikoak.

II. blokea: Gaur egungo eztabaida feministak.
4. saioa: Utopia erromantikoaren eraikuntza sistema patriarkalean.
5. saioa: Gaur egungo amatasunak.
6. saioa: Krisi ekonomikoaren eragina sexuaren araberako lanaren banaketan.
7. saioa: Gizarte-erreprodukzioa: bizitzaren zainketarako lanak
8. saioa: Emakumeen gorputzak eta merkatua.
9. saioa: Genero-egituraren gorpuztea. Errepresio zahar eta berriak emakumeen gorputzetan.
10. saioa: Kirola eta emakumeak.
11. saioa: Laburbiltzea.

III. blokea: Intersekzionalitateak eta emakumeen estrategiak.
12. saioa: Emakumeak eta gizarte bazterkeria.
13. saioa: Desgaitasunak eta generoa.
14. saioa: Emakume migratzaileak eta errefuxiatuak.
15. saioa: Feminismoak eta LGTBI.

IV. blokea: Hedabideak eta sormen artistikoak.
16. saioa: Saio esperientziala sormen artistikoaren bidez.
17. saioa: Ikus-entzunezko produktuen azterketa (publizitatea, kantuak, telesailak, zinema).
18. saioa: Matxismo berriak sarean.
19. saioa: Bortxaketaren kultura.
20. saioa: Artea eta feminismoak.

V. blokea: Mugimenduaren lorpen eta erronkak, oro har.
21. saioa: Hegoaldeko emakumeen gaur egungo egoera, arazoak, lorpenak eta aldarrikapenak.
22. saioa: Work kafea: feminismoaren erronka berriei buruzko gogoeta.
23. saioa: Itxiera-saioa.

Irakasleak: Blanca Fernández (soziologoa), Paola Damonti (Giza eta Gizarte zientzietan doktorea), Pili Miqueo (psikologoa); Patricia Amigot (Gizarte Psikologian doktorea), Isabel Menéndez (Filosofian doktorea), Miriam Cameros (Ilustratzailea eta Arte-zuzendaria); Rut Iturbide (Giza eta Gizarte zientzietan doktorea), etb.
Koordinatzailea: IPES fundazioa.
Hizkuntza: Gaztelania
Datak: Urtarrilaren 8, 15, 22 eta 29an; otsailaren 5, 12, 19 eta 26an; martxoaren 5, 12, 19 eta 26an; apirilaren 2, 9 eta 30ean; maiatzaren 7, 14, 21 eta 28an; eta ekainaren 4, 11, 18 eta 25ean
Ordutegia: 17:30 – 20:00
Lekua: Zentro, Kondestableko Civivoxa 4. Aretoa. (Kalea Nagusia 2, 1. solairua)

Izen-ematea: abenduaren 17tik urtarrilaren 10era

  • Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es