APUE KURTSOA: Elkarte baten eguneroko kudeaketa. Betebehar administratiboak, fiskalak eta lanekoak…etab.

Zentroko aholkularitza juridikoan gehien galdetzen diren gaiak elkarte bat martxan jartzeko egin beharreko eguneroko kudeaketari loturikoak dira. Ikastaro honetan -eskari gehien izan duenetako bat- ikusiko dugu zer betebehar hartzen diren elkarte bat eratzean, eta nola bete ditzakegun.

Helburua: Elkarteak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak gaitzea irabazi-asmorik gabeko entitate bat edo nortasun juridikorik gabeko talde bat eratzeak berekin ekartzen dituen lege betebeharrak bete ditzaten.

Edukiak:

  • Elkarte-egitura
  • Finantza-betebeharrak
  • Lan-betebeharrak
  • Administrazio-betebeharrak
  • Datuen babesari buruzko betebeharrak
  • Beste betebehar batzuk

Nori zuzendua: Elkarteei, irabazi-asmorik gabeko kolektiboei eta interesa duten herritarrei.

Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz. Zentroko elkarteen lege aholkularia
Data: Azaroak 28
Ordua: 17:00-20:00
Tokia: Kondestableko Civivoxeko hitzaldi-aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Izen-ematea: Ikastaro honetan izena emateko ez da fitxa osorik bete behar; aski da izen-abizenak, elkartea, emaila eta telefonoa ematea, emep@pamplona. es helbide elektronikora mezua bidalita, edo aurrez aurre, Zentroan.

2018-09-10T19:17:46+02:0010 / September / 2018|0 Comments

Leave A Comment

Newsletterra

Twitter

Facebook

Go to Top