Ikastaro honetan ekonomia feministarekin loturiko oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, errealitatera begirada ezberdin batetik hurbiltzeko helburuz. Ekonomia feministaren baitan barneratzeak zenbait gaitan sakontzea dakar: gizon eta emakumeen arteko egiturazko ezberdintasunetan, eta ezberdintasun horiek nolako eragina duten gure denboraren eta arduren banaketan, autonomia ekonomikoan, baliabideetarako eskuragarritasunean, parte-hartze sozial eta politikoan, etab.ean. Apustu bat da begirada berri bat proiektatzeko, baina batez ere pertsonen eta inguruaren arteko harreman-egitura berri bat adierazteko.

Helburuak

  • Ekonomia feministaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
  • Gogoeta egitea ekonomiarekin dugun harremanari buruz, bizitzaren alor guztietan.
  • Ekonomiaren ikuspegi ortodoxo, kapitalista eta androzentrikoen aurrean, proposamen alternatiboen gainean eztabaidatzea.

 

Edukia

  • Sexuaren araberako lan-banaketa.
  • Emakumeak, enplegua eta prekarizazioa.
  • Zainketa-lanen etika eta bizitzaren jasangarritasuna.

Hizkuntza: Euskara

Nork emana: Marina Sagastizabal eta Saioa Cerain (EMAGIN – Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena)

Datak: Otsailak 16 eta 23

Ordutegia: 10:00-14:00

Tokia: Zentro. Kondestableko Civivoxeko 4. aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)

Izen-ematea: Abenduaren 17tik otsailaren 1era

  • Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es