APUE KURTSOA: Dragon Dreaming 2: lanabes osagarriak proiektu eraginkorrak eta jasangarriak kudeatu eta sortzeko

Badira hamarkada batzuk geroz eta garrantzi handiagoa ematen zaiola taldeko lanaren prozesuak eta haien barruko harreman pertsonalak zaintzeari. Funtsezkotzat jotzen da zaintza hori ezarritako helburuak eraginkorki lortzeko eta, bide batez, pertsonez arduratzeko.

Enpresek, gizarte-elkarteek eta erakunde publikoek, denek partekatzen dute nahi bera: ahalik eta ondoena kudeatzea talde-aniztasuna eta haien ikuspegi kolektiboa. Horretarako, pertsona guztiek sentitu behar dute errespetatzen dituztela, erabakiak hartu behar diren eraikuntza kolektibo bateko partaide direla, ustekabeei aurre egin behar zaiela, bilerek eraginkorrak izan behar dutela eta konpondu egin behar direla bidean sortzen diren gatazkak eta desadostasunak.

Lantegi honetan, lankidetza-proiektuak kudeatzeko oinarri teorikoak eta tresna praktikoak ikasiko dituzte parte-hartzaileek, gero beren erakundeetan aplika ditzaten.

Edukiak:

  • Irabazi-Irabazi kulturaren oinarriak: indibiduala eta kolektiboa.
  • Talde-kultura bat non elkar zaintzen dugun, denen ahotsak entzuten diren, helburu indibidual zein kolektiboak lortzea aintzat hartzen den eta egindako lorpenak aintzatesten diren: Indarkeriarik gabeko komunikazioaren garrantzia emozioak kudeatzeko tresna gisara; kontzientzia indibiduala eta taldekoa garatzeko teknikak.
  • Gobernantza eta erabakiak hartzea: Bilera eraginkorrak eta feed-backaren garrantzia eraikuntza kolektiboaren
    prozesuan.
  • Konponbideen bilaketa sortzailea: teknika sistemikoak, prozesuak ardatz dituzten foroak, 4D, U Teoriaren mappinga…

Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana:  Xenki Berho (xæ) eta Blanca Caballero, Emanhar Gizarte Elkartea
Data: Azaroak 16 eta 17 eta abenduak 14 eta 15
Ordua: Ostirala, 17:00 – 21:00; larunbata, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00
Tokia: Zentroa. Kondestableko Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Izen-ematea: Irailak 7 – Azaroak 2

  • Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es
2018-09-10T19:01:58+02:0010 / September / 2018|0 Comments

Leave A Comment

Newsletterra

Twitter

Facebook

Go to Top