Ikastaro honen xedea da bertara joaten diren gizonekin lantzea denok geure gizarteratze-prozesuan zehar geure pentsamolde eta jarduteko moduetan barneratu dugun matxismoa, ideologia eta praktika matxista eta zapaltzaileak deseraikitzeko asmoz, baita horiek ordeztea ere jarrera parekideekin.
Edukiak:
- Sexu-generoaren sistema eta sozializazio diferentziala.
- Maskulinitate hegemonikoaren ezaugarriak.
- Deseraikuntza sexistaren eta askapen pertsonalaren prozesua: alternatibak maskulinitatearen eredu tradizionalari
- Eredu patriarkala, gizonen pribilegioak eta boterea
- Gizon-taldeen historia eta horien lotura mugimendu feministarekin
Helburuak:
- Herritarrei, oro har, eta Iruñeko gizonei informazioa ematea genero-berdintasunerantz aurrerapausoak emateko modu ezberdinen inguruan, besteak beste gizon parekideen taldeak sortuta.
- Ikastaroan parte hartzen duten gizonak sentsibilizatzea –baita haien ingurune hurbilenak– gai horien inguruan.
- Gizonen interesekoa bada, Iruñean gizon-talde egonkor bat eratzeko aukera gauzatzea genero berdintasunaren, feminismoaren eta maskulinitateen inguruan lan egiteko, edo egun Nafarroan abian den talderen batekin bat egiteko.
Gizonei zuzendutako ikastaroa
Hizkuntza: Euskara
Nork emana: Jabi Arakama Urtiaga, IIFACEko bideratzailea eta Gizonenea eta “Eraikiz- Hombres construyendo igualdad” taldeko kidea
Noiz: astearteetan. Urriak 16, 23 eta 30; azaroak 6, 13, 20 eta 27, eta abenduak 11
Ordutegia: 18:00 – 20:30
Tokia: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Izen-ematea: irailaren 7tik urriaren 2ra
- Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- On line inskripzio-orria izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
Leave A Comment