“Uste dut antzerkiak zoriona ekarri behar duela, gure garaia eta gure burua hobeki ezagutzen lagundu behar digula. Ezagutzeko modu bat da, eta gizartea eraldatzeko bidea ere izan behar du…Guztiok gara aktore; herritarra ez da gizartean bizi dena, baizik eta gizartea eraldatzen duena!”.
Augusto Boal aktore eta antzerkigile brasildarrak, zapalduaren antzerkiaren sortzaileak, ezin hobeto laburtzen du bere aipu horretan lantegi honetan proposatzen zaiguna: hitzordu bat non ongizate gune bat sortuko baitugu, askatasunez disfrutatu, gozatu eta jolasteko, barre egiteko eta ondo pasatzeko…betiere honako hauek lantzeko, besteak beste: gure gorputza eta ahotsa, bost zentzumenak, desmekanizazioa, konfiantza, kontaktua, sormena, adierazpena eta emozioak. Antzerkiak, gainera, parada ematen digu gure burua ezagutzeko, errealitatea aztertu eta gure iritziz aldatu behar den hori moldatzeko. Dinamikak eginen ditugu konfiantzazko giroa sortzeko, eta gero, taldean sor daitezkeen intereseko gaiak identifikatu eta jorratuko ditugu, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko asmoz, nola eta jardunbideak edo gure bizitzetan zein gizartean gertatzen diren egoerei aurre egiteko bestelako moduak “entseatuta”. Antzerki-foro edo eszena-foro txikiak sortuko ditugu, eta horiek jendaurrean erakutsi, herritarrak barne hartuko dituen elkarrizketa ireki batean parte hartzeko, halako elkarrizketa batean non, berbalizaziotik ihesi, antzerkia eta ekintza izango baitira protagonista. Halaber, lortu nahi da parte-hartzaileek lantegiko bizipenak eta antzerki-tresnak beretzat gorde ditzaten, gerora, beren kolektibo, elkarte, lantoki, lan-esparru edo eguneroko bizitzan, bizipen eta tresna horiek berreskuratu, bere egin eta ugaritu ditzaten.
Edukiak:
- Berotzeko eta erlaxatzeko ariketak eta bestelakoak: artikulazioak eta giharrak, mugimendua, desmekanizazioa, gorputz-entrenamendua, ahoskera, bost zentzumenen lanketa, kontaktua, arreta, adierazpena, emozioa eta konfiantza.
- Mugimendua, jolas adierazkor eta dramatikoak.
- – Irudi-antzerkiaren teknikak.
- Bat-bateko antzerkia.
- Zapalduaren antzerkiko tekniken hastapenak (testuinguru batzuetan emakume zapalduen antzerkia esaten zaio orain) eta terapeutika-antzerkiko zenbait teknika.
- Beste teknika batzuk, betiere taldearen premien ala eskaeren arabera.
- Eszena eta esku-hartzeen sorkuntza.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Eider Sainz de la Maza. Filologoa eta aktore profesionala, irakaslea eta bideratzailea gizarte-eraldaketarako proiektu eta lantegietan.
Data: Maiatzak 10, 11, 17, 18, 24 eta 25.
Ordutegia: Ostiraletan, 17:00 – 21:00; eta larunbatetan, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00
Tokia: maiatzaren 10ean eta 17an, Kondestable Civivoxeko 4. aretoan (Kale Nagusia 2, 1. solairua), eta maiatzaren 11, 18, 24 eta 25ean Calderería aretoan (Calderería kalea, 11).
Behin-behinekoz izen-ematea: Apirilak 1 – Apirilak 26
- Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Online: Online formluario berria: https://bit.ly/2K209TK arazorik izanez gero deitu telefono honetara 948 420 266.
Leave A Comment