Nork emana: Asier Gallastegi (Korapilatzen), Aholkularia, Prestatzailea eta Coach-a, aldaketa-proiektuak garatzen ditu maila sozialean, antolakuntzazkoan, taldekoan eta pertsonalean.

Lantegi honetan gogoeta eginen dugu gizarte-inpaktuen inguruan izandako bizipenez, erakundeetan edo lankidetzaprozesuetan murgildurik. Ikasiko dugu funtzionatu ez zuten proiektuak, ezarritako helburuak bete ez zituzten estrategiak eta ekimenekin bat egin ez zuten lagunak ikasbide hartuta. Hizpide hartuko ditugu arrakastak, epe luzeko eraginak, komunitate-ekintzaren jasangarritasuna, sareen eraikuntza, eta abar. Parte-hartzaileen esperientziak landuko ditugu, eta beste proiektu eta eredu batzuk ezagutuko ditugu aldaketa eta prozesu konplexuen gorabeherak kudeatzeko.

Hizkuntza: Gaztelaniaz
Datak: Azaroak 17 eta 18
Ordutegia: Ostiralean, 17:00-21:00 eta larunbatean, 10:00-14:00 eta 16:30-20:30
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. Aretoa (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)

Edukiak:

– Prozesuak diseinatzeko ereduak edo egiturak.

– Oreka sistema sozialetan. Aldatzea mugimendu natural bat da, bestea irautea da.

– Teknologia berriak bereganatzea, prozesu komunitarioei begira.

– Entzutea eta komunikatzea; gure ekarpena zenbait ikuspuntu bildu eta konfiantza sortzen duten zirkulu birtuosoen eraikuntzan.

Izen-Emateak:

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line:  inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
  • Izen-emateko epea: Irailak 11- Azaroak 3

PROGRAMA DESKARGATU