Nork emana: Zahira Montalvo Herrero.
Antzinarotik hona, mendebaldeko cultura emakumeen ahots-tonua kontrolatzen saiatu da. Mitologiak eta literaturak, neurri handi batean, munstrokeria, nahasmendu eta heriotzarekin lotu ditu soinu femeninoak. Kulturak eragina izan du ahots-motetan eta horien erabileran, eta eragin horrek badu zerikusirik gizonek eta emakumeek esparru publikoan izan dituzten egitekoekin. Lantegi praktiko honetan norbera izanen da abiapuntu: gure gorputzak soinu-instrumentu gisa hartuta ahotsaren ahalduntzea landuko dugu, esperimentazioaren bitartez.
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Edukiak:
– Analisia, gizonek eta emakumeek jendaurrean hitz egiteko duten moduari eragiten dioten faktore kultural eta sozialei buruz.
– Gorputza, soinu-instrumentu gisa.
– Ahotsa trebatu eta proiektatzeko baliabideak.
– Anatomia-printzipioak, ahotsa ongi eta gaizki erabiltzearekin lotuak. Emakumeei soilik zuzendutak ikastaro
Datak: Urriak 18, 19 eta 20
Ordutegia: Urriak 18, 16:30-20:30; Urriak 19, 17:30-20:30; eta Urriak 20, 17:30-20:30
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. Aretoa (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)
Izen-Emateak:
- Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- On line inskripzio-orria izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
- Izen-emateko epea: Irailak 11-29
Leave A Comment