Gure gizarte geroz eta homogeneoago eta lehiakorrago honetan, nabarmendu beharra dago. Irudiaren bidezko komunikazio-tresnen bitartez, aukera berriak aztertuko dituzu. Izan ere, ona izatea ez da aski. Aparta izan behar da, eta, noski, mundu guztiak izan behar du horren berri.
Edukiak:
- Irudia ongizaterako eta ahalduntzeko tresna gisa. Zein da besteengandik jasotzen dudan lehen inpresioa. Nola jartzen naiz harremanetan nire ingurunearekin.
- Irudia, janzkera baino zerbait gehiago. Kanpoko irudiaren osagaiak, aurpegiera, ahotsa, jarrerak eta gaitasunak, gure izaerarekin bat.
- Irudi-tresnak, gure marka pertsonala hobetzeko eta helburu pertsonalak edo profesionalak lortzeko elementu motibatzaile eta sormen-askatasunaren eragile gisara.
Emaitza du ardatz irakaskuntza horrek, non ikasleak diren beren ikaskuntzaren protagonista; beren kanpoko irudia hobeto garatzen irakasten zaie, barrutik, zenbait tresnaren bidez.
METODOLOGIA. Saio guztietan, metodologia bera erabiliko da: barne- eta kanpo-irudiaren bidez komunikazio-tresnak hurbiltzeko azalpen teoriko batekin batera, erakustaldi praktiko bat egingo da, pertsona bakoitzak bere gogoz transmititu nahi dituen indarguneak eta hobetze-alorrak taldearen eremutik lantzeko.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Eugenia Oiz, kazetaria, irudiari buruzko aholkularitzan espezializatua. Hamabost urteko esperientzia du sektore horretan. Irudiaren bidezko komunikazio-trebatzailea enpresa, elkarte eta erakundeetan. Alicia López, gizarte-langilea, genero-indarkerian aditua. Hamar urteko esperientzia du sektore horretan.
Fecha: Urriak 17, 19, 24 y 26
Horario: 17.00 – 21.00
Lugar: Zentroa. 4. aretoa. Kondestableko Civivoxa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Izen-ematea: Irailaren 7tik urriaren 3ra
- Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es
Leave A Comment