Ikastaro honetan ikasiko dugu zer kontzeptu hartu behar ditugun kontuan gure entitatearen proiektuak diseinatzerakoan, bai eta zer neurri hartu behar ditugun horiei jarraipena eta ebaluazioa egiteko, gure helburuak lortzeko lagungarri izan dakizkigun.

Helburuak: Irabazi-asmorik gabeko entitateetara hurbiltzea proiektuak egiteko dauden metodologia ezberdinak, haien garapena errazte aldera denboran zehar jarraipena duten jarduerak eginez. Irabazi-asmorik gabeko entitateen helburuak lortzeko
lagungarri diren proiektuak prestatzen eta haientzat zenbait bide baliatuta finantzaketa lortzen ikastea.

Edukiak:
– Zer da proiektu bat? kontzeptuak, edukiak, tipologiak, etab.
– Gure proiektuaren helburuak.
– Programazioa: jarduerak eta kronograma.
– Baliabideak: giza baliabideak, ekonomikoak eta materialak.
– Jarraipena eta ebaluazioa.

Elkarteei, irabazi-asmorik gabeko kolektiboei eta interesa duten herritarrei

Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz. Zentroko Elkarteen lege aholkularia
Data: Apirilak 20
Ordutegia: 17:00-20:00
Lekua: Kondestable Civivoxeko hitzaldi aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Izen-ematea: Martxoak 15-Apirilak 19

Ikastaro honetan izena emateko ez da fitxa osorik bete behar, izen-abizenak, elkartea, emaila eta telefonoa baino ez da adierazi beharko, emep@pamplona.es helbide elektronikora mezua bidalita, edo aurrez aurre, Zentron.