Harreman konplexuko testuinguru batean, xedea da ezagutza bilatzea, hala adituena nola bakoitzak bizitakoa, elkarrekin eta modu horizontalean proiektu komun bat eraikitzeko, hausnarketarako eta elkarrizketarako guneak bilatuz, hasierako egoera hobetze aldera. Ikastaroaren xedea da parte hartzaileek duten arazo komun bat modu bateratuan zehaztea, horrela ezagutza eta diagnostikorako elementuak txertatu eta proposamen nahiz irtenbide kolektiboak antolatu ahal izateko, betiere metodologia partizipatiboen bitartez.

Edukiak: Testuinguran kokatzeko eta diagnostikoa egiteko fasea landuko dugu hainbat teknikaren bidez -besteak beste AMIA-, eta testuinguruan jartzeko lantegi partizipatiboak eta soziogramak egingo ditugu. Ekintza-plana egiteko fasean honako teknika
hauek erabiliko ditugu: esaldi-jolasak, etorkizuneko egoerak, bozketa haztatuak eta flujogramak ekintza-plana egiteko etapa ezberdinetan. Horretarako, hausnarketarako, proposamenak egiteko, programazioa zehazteko eta planaren bilakaera kontrolatu eta jarraipena egiteko lantegiak ere egingo dira.

Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nork emana: Concha Lorenzana, “Antigona, prozesu partizipatiboak” kolektiboko kidea
Datak: Maiatzak 11-12 eta 25-26, eta ekainak 8-9
Ordutegia: Ostiraletan, 17:00-21:00; eta larunbatetan, 10:00-14:00
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 6. Aretoak maiatzak 11 eta 5. Aretoak gainerako egunetan (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)
Izen-ematea: Martxoak 15-Apirilak 26

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.

DESKARGATU PROGRAMA 2018 APIRILA – EKAINA