Emakumeen sexualitatea ezezagun zaie emakume askori, bai eta gizon anitzi ere. Ezagutzak bide ematen du gure sexubizipenetan hobetu, sendatu, gehitu, ulertu eta osatzeko, eta, hortaz, geure buruekiko eta besteekiko harremanak hobetzeko.

Helburua: Autonomia eta ahalduntze handiagoak lortzea, nork bere gorputzaren eta sexualitatearen ezagutzaz, bai eta, horrela, bizipen atsegingarriagoak edukitzea ere.

Edukiak:
– Sexua, Sexuazioa, Sexualitatea, Erotika eta Maitasunezkoa.
– Moduak, Ñabardurak eta Berezitasunak.
– Umetokia, bagina, alua, klitoria eta bularrak.
– Hilekoaren zikloa eta bere faseak.
– Emakume-arketipoak eta bere faseak.

* Emakumeei zuzendutako ikastaroak

Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nork emana: Eva Rosino Cortés, sexologoa eta gizarte-langilea
Datak: apirilak 11, 18 eta 25, maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30, eta ekainak 6 eta 23
Ordutegia: 18.00-20:00
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 5. aretoa, egunero, ekainaren 23an izan ezik; 23an, 4. aretoa (Kale Nagusia, 2, 1. solairua)
Izen-ematea: Martxoak 15-30

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.

DESKARGATU PROGRAMA 2018 APIRILA – EKAINA