Erakunde publiko zein pribatuek ematen dituzten diru-laguntzak dira irabazi-asmorik gabeko entitateen finantzaketa-iturri nagusietako bat. Hala ere, entitateek sarritan zailtasun ugari topatzen dituzte dirulaguntzen deialdietan parte hartzeko prozesuetan, eta nekeza eta zail bihurtzen da haientzat. Ikastaro honetan modu praktikoan aztertuko dira prozesu horiek: proiektuaren aurkezpenetik hasi eta deialdian diruz lagundutako gastuen justifikazioraino.

Helburuak: Finantzaketa-bide ezberdinak lortzeko tresnak irabazi-asmorik gabeko entitateen eskura jartzea, haien bidez beren proiektuak gauzatu ditzaten. Diru-laguntzak eskuratzeko prozeduretan kontzeptu konplexuak argitzea, batzuetan ez baitira behar bezala ezagutzen.

Edukiak:
– Diru-laguntza eskatu aurretik: kultur mezenazgoa, gizarte mezenazgoa, onura publikoa, crowfundinga, etab.
– Diru-laguntza motak: erakunde publikoak, pribatuak eta beste zenbait.
– Printzipio zuzentzaileak eta irizpideak, diru-laguntzak emateko.
– Udalaren diru-laguntzak kudeatu eta justifikatzeko prozedura.

Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz. Zentroko Elkarteen lege aholkularia
Data: Maiatzak 11
Ordutegia: 17:00-20:00
Lekua: Kondestable Civivoxeko hitzaldi aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Izen-ematea: Martxoak 15-Maiatzak 10

Ikastaro honetan izena emateko ez da fitxa osorik bete behar, izen-abizenak, elkartea, emaila eta telefonoa baino ez da adierazi beharko, emep@pamplona.es helbide elektronikora mezua bidalita, edo aurrez aurre, Zentron.

DESKARGATU PROGRAMA 2018 APIRILA – EKAINA