Gogoeta-topaketa hauetan modu kritikoan aztertuko ditugu amatasun mota ezberdinak, epairik eta aurreiritzirik gabe: jatorri dugun kultura heteropatriarkalaren ereduekin hasi, non ama on eta gaiztoen gaineko estereotipo ezberdinei helduko diegun, eta gaur eguneko errealitatera bitarte, non amatasuna askatasunez gauzatzeko erronka ezberdin batzuei aurre egin behar zaien.

Helburua: Gogoeta egitea amatasunaren inguruan sortu diren mito ezberdinei buruz.

Edukiak:
– Amatasuna eraikiz historian zehar.
– Amaren identitatea testuinguru soziokultural ezberdinetan.
– Amatasuna eta sexualitatea.
– Amatasuna eta barne iraultza.
– Amatasuna, familia eta tribua.

*Emakumeei zuzendutako ikastaroa
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nork emana: Amaia Ariztegi, doula eta soziologoa
Datak: Apirilak 30 eta maiatzak 7, 14 eta 28
Ordutegia: 17:30-19:30
Lekua: Zabalguneko Civivoxa
Izen-ematea:  Apirilak 25

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.

DESKARGATU PROGRAMA 2018 APIRILA – EKAINA