Nork emana: Ane Ortiz Ballesteros

Internetekin batera, harremanak izateko espazio berri bat sortu da: leku bat non, espazioa, denbora eta bat-batekotasuna direla medio, komunikatzeko, harremanak izateko zein maitemintzeko modu berriak sortu baitira. Eta bertan aritzen dira gazteak, egunero, sare sozialen bidezko harremanetan. Horretaz gain, pornografiak modu masiboan zabaltzeko modua aurkitu du Interneten, eta sarritan kontsumoari eta estereotipo sexisteei lotzen zaie. Hori horrela, eta gazteek jasotzen duten sexu-hezkuntza eskasa aintzat hartuta, behar-beharrezkotzat jotzen dugun gaiaren inguruan hausnartzeko eta esku-hartzeko espazio bat izatea.

Hizkuntza: Euskera
Datak: Azaroak 14, 15, 21 eta 22
Ordutegia: 18:00-20:30
Lekua: Iruñeko Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30)

Edukiak:
– Neska eta mutilen sexualitatea, norberaren jarreren garrantzia.
– Gazteen ezaugarriak eta berezitasunak: autoestimua, norberaren irudiaren kudeaketa, pribatutasuna eta sare sozialak.
– IKTen bidez gerta daitezkeen egoera desegokien identifikazioa eta prebentzioa (kontrola, xantaia, intimitatearen inbasioa…).
– Pornografia sexistaren eragina haur eta gazteengan.
– Hezkuntza-gakoak, IKTen erabilera egokiari begira.

Izen-Emateak:

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
  • Izen-emateko epea:  Irailak 11- Azaroak 3

PROGRAMA DESKARGATU

*Irudia: Gazteen Euskal Behatokia.