Nahasita bizi gara, milurteko berriak gure ziurtasunak nola birrintzen dituen ikusten.  Eta badirudi ez garela modu egokian bideratzen ari nahasmen hori. Are gehiago, antza, hersturaz eta haserrekeriaz erantzuten dugu, edozein erantzun konstruktibo emateko aukera indargarbetzen duen beldur eta amorruarekin. Gure erreferentzia-balioetako asko kolokan daude, eta, logika politikotik abiatuta, populismo berri eta quasi faxismoen agerpena nagusitzen da.

Demokraziak –desberdinak izanda elkarrekin bizitzea ahalbidetzen digun horrek– atakatik ateratzen utzi beharko liguke; baina, baliteke, XXI. mendeak ireki duen eszenatoki nahasgarriaren lehen biktima hura izatea. Eta ez dute kanpoko arerioek garaitu biktima hori, baizik eta barneko arerioek eta demokrazia desitxuratzen dutenek haren inguruan egiten duten erabilera instrumentalek.

Ideia hauek argudiatze aldera, aipatuko ditugu demokraziaren alderdi erredentoreen eta pragmatikoen arteko tentsioa; baina, baita ere, lidergo populisten itzalean loratzen diren zuzeneko demokrazia-moduen inguruko aldarrikapenak. Brexit-ean ikusi dugu, baita Kataluniako prozesuan ere, bertan egin diren “hau demokrazia kontua da” aldarrikapenekin.

Noiz: Apirilak 5.
Tokia: Kondestable Civivoxeko ekitaldi aretoa (Kale Nagusia 2, )
Horario: 19:00-20:30
Hizlariak:

Quim Brugué Torruella Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea da, eta Zientzia Politikoetan eta Zuzenbide Politikoan katedratikoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.Gobernu eta Politika Publikoen Institutuko (IGOP) zuzendari izan zen bertan, eta Kataluniako Generalitateko Herritarren Partaidetzako Zuzendari nagusia 2003tik 2008ra. Irakasle eta ikerketa lana kudeaketa publikoaren, tokiko gobernuaren, herritarren partaidetzaren eta politika publikoen azterketaren arloetan egin du.

Moderatzaile:

Susana Erroz, kazetaria.