Gune komunitarioen kudeaketaren gaineko jardunaldien baitan antolatutako #RedKomun17 formakuntza saioei atzo eman zieten hasieran Txantreako Liburutegian.

Arratsaldeko 17:00etan eman zieten hasieran formakuntza saioei. Lehenengo saio honetan jardunaldien antolatzaileek Antzara, Plazara eta Zaharrak Berri prozesuak aurkeztu zituzzten. Horretaz gain, Alberto Labarga zinegotziak eta Axel Moreno Herritarren Partaidetza Alorreko zuzendariak Iruñeko Udalak gune komunitarioen gainean duen politikaren berri eman zuten.

Ostean, parte hartzaileak talde txikitan banatu ziren prozesuen argi-itzalen inguruan eztabaidatzeko. Bukatzeko, lantaldeetan landutakoa komunean jarri zuten.

Gaurko saioa 17:00etan hasiko da Kondestableren Jauregian. Saio berri honetan Can Batlló (Bartzelona), Espacio Vecinal Arganzuela (Madrid), La Casa Invisible (Malaga), Astra (Gernika) eta Bartzelonako Udalaren esperientziak ezagutzeko aukera izango da.