AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

La Xixa Teatren badakigu Teatre Foroa aldaketa sozialerako lanabes berritzaile eta beharrezkoa dela. Justizia Globalaren aldeko antzerkia da, harremanak gizatiartzen dituena eta erronka erreal eta zehatzen aurrean jartzen gaituena eguneroko gatazka funtsezkoetarantz.

Lantegi honetan baliabideak eta antzerki teknikak elkarbanatu nahi ditugu, parte-hartzaileek  kulturartekotasuna eta estereotipo kontzeptuei buruz hausnartu eta sakondu dezaten, bai norbanakoaren baita kolektiboen eskarmentutik.

 

Helburuak

Lantegiaren helburu orokorra da parte-hartzaileei Antzerkiaren bidez hausnarketa eta praktika gune bat eskaintzea, gizarte eraldaketa, kulturarteko elkarrizketa eta bake kulturarako baliabide gisa. Halaber:

  • Ezagutaraztea zapalduen antzerkia, parte-hartzeko metodologia eta herri-hezkuntzaren oinarrizko kontzeptu teoriko-praktikoak.
  • Kontzientzia hartzea aniztasuna eta kultuartekotasunaren inguruan, eta bake kulturarako duen garrantziaz.
  • Zapalduen Antzerkiaren teknika erabiltzea pertsonen arteko eta taldeetako gatazkak identifikatu eta konpontzeko.

 

Edukiak

Landuko diren edukiak honako hauek izanen dira:

  • Norbanakoa eta gizartea. Zergatik mobilizatu?
  • Kulturartekotasuna eta intersekzionalitatea. Zein da nire maila? Zeintzuk dira nire aurreiritziak?
  • Antzerkia gizartea eraldatzeko tresna gisa.

Metodologia

Honako tresna hauek dira abiapuntu:

  • Zapalduen Antzerkiaren metodologia
  • Metodologia parte-hartzaileak

Iraupena: 12 ordu (aurrez aurrekoa)

Datak: martxoak 4 eta 5

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00, eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Nork emana: Rocío Cuadra Vergara (La Xixa Teatre). Aktorea, bitartekari artistikoa eta Teatro Foro intersekzionalaren dinamizatzailea.

Tokia: Hitzaldi aretoa (Kondestablearen jauregia), kale Nagusia, 2.

Behin-behineko izen-ematea: otsailaren 18ra arte