Gaur egun, ez da nahikoa elkarteek beren zeregina betetzea, hura ezagutzera eman beharra dago-eta, baina ez da erraza lanaren berri eman dezaketen bideen gainean egunean egotea.

Ikastaro honetan, ikuspegi teoriko eta praktikotik helduko zaio gaiari, elkarteak edo kolektiboak ezagutzera emateko beharrezko oinarrizko ezagutzak bereganatu eta komunikazio-plan koherentea eta eraginkorra aplikatzeko.

Helburuak:

  • Oinarrizko ezagutzez hornitzea onlineko eta offlineko komunikazio-ekintzak egiteko.
  • Estetika- ea estrategia-irizpideak sortzea komunikatzeko orduan.

Edukiak:

  1. Komunikazio-plana: Ingurunea eta mezu-hartzaileak aztertzea bitarteko egokietan mezu zuzenak emateko.
  2. Storytelling-a: Sentsibilizazio-diskurtsoa.
  3. Non egon behar dugu? Euskarriak eta bitartekoak hautatzea.
  4. Sare sozialen kudeaketa: tonua, estetika.
  5. Offlineko komunikazioa: Prentsaren kudeaketa, publicity eta gerrilla- marketina.

Iraupena: 12 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Nork emana: Ane Aldaya

Datak: Azaroak 7, 14 eta 21. 10:00 – 14:00

Tokia: Kondestablearen jauregiko hitzaldi-aretoa.

Behin-behineko izen-ematea:urriaren 30era arte online hurrengo estekan: http://bit.ly/3iyF3sV