
Funtsak bilatzeak eta horiek kontabilitatean islatzeak askotan kezkatzen ditu elkarteak. Ikastaro honen bidez oinarrizko tresnak eman nahi dira, finantzaketa bilatzea eta hura kontabilitatera itzultzea arazo izan ez dadin entitateendako.
Elkarte baten kontabilitate- eta finantza-hastapenei buruzko ikastaroa da, kontabilitaterik inoiz eraman ez dutenendako.
Edukiak
- Araudia
- Finantzabideak
- Zer da kontabilitatea, kontzeptuak, zertarako balio du…
- Kontabilitatea eramatera behartuta nago? Nola egiten da kontabilitatea?
- Kontabilitate-motak.
- Kontabilitate-prozesua: Hasiera. Garapena. Itxiera, urteko kontuak.
- Egunerokoa, kontabilitate-kontuak. Liburu Nagusia. Urteko kontuak, balantzea, emaitza-kontua eta memoria.
- Adibide praktikoak: gastuak eta diru-sarrerak
- Programak eta tresnak.
Iraupena: 6 ordu (aurrez aurrekoa)
Data: otsailak 6 eta 8
Ordutegia: astelehen eta asteazkenetan: 17:00 – 20:00
Nork emana: Abel Álvarez Páez, Ekonomiako lizentziaduna. Kontu-hartzailea.
Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: urtarrilaren 25a arte
Leave A Comment