Elkarte bat abian jartzeko zenbait-administrazio-izapide egin behar dira eta horien berezitasunak ezagutzea komeni da, ekimena arrakastaz egiteko. Ikastaro honetan, izapideak zuzen egiten ikasteaz gain, elkarte-proiektu bat abiatzeko bete behar diren kudeaketa arloko gutxieneko beharretara hurbilduko gara.
HELBURUAK: Herritarrak gaitzea elkarte bat eratzeko eta irabazi-asmorik gabeko elkarte bat eratzeak dakartzan legezko betebeharrak betetzeko.
EDUKIAK
- Araudia.
- Sorrera- edo eraketa-akta.
- Estatutuak egitea.
- Elkartearen izen-ematea egitea.
- Helbideari buruzko adierazpena.
- Tasak.
- IFZ
- Oinarrizko betebeharrak kudeaketarako.
NORI ZUZENDUA? Elkarteei, irabazi-asmorik gabeko kolektiboei eta interesa duten herritarrei.
Iraupena: 3 ordu.
Hizkuntza: gaztelania.
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz, abokatua. Masterra Irabazi-asmorik gabeko entitateen kudeaketan. Gaztediaren Etxeko eta Zentroko Aholkulari Juridikoa.
Datak: 2020ko urriaren 30a.
Ordutegia: 17:00 – 20:00
Tokia: Kondestablearen jauregiko hitzaldi-aretoa.
Behin-behineko izen-ematea: urriaren 22ra arte online hurrengo estekan: bit.ly/32zFVbv
Leave A Comment