AURREIZENA EMAN HEMEN

Lantegi honen helburua da lan-mentoretza ezagutaraztea, laneko trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko tresna gisa. Horretarako, ekintza zuzenduko da aukera-desberdintasuneko egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako ikaskuntza-ibilbide bat diseinatzera.

 Kasu honetan, Nafarroan familia-laguntzarik ez duten gazte atzerritarrei. Lantegia gizartean esku-hartzeko metodologia horretara hurbiltzen da, eta onura ugari dakarzkie egitasmoan bai parte hartzaile diren mentoregaiei baita mentore lana egiten dutenei ere.

Helburuak

Lan-mentoretza ezagutzera ematea etorkizunean Kideak programan mentore gisa parte hartu nahi duten boluntarioei.

Edukiak

  • Sarrera lan-mentoretzara.
  • Lan-mentoretzaren ahalmenak gizarte ekintzan.
  • Gizarteratzea eta gizarte-kohesioa lan-mentoretzaren bidez.
  • Mentorearen rola eta bere ingurunea. Mentorearen profila.
  • Eztabaida eta iritziak trukatzea. Galderak.

Iraupena: 1,5 ordu (aurrez aurrekoa)

Data: martxoak 28

Ordutegia: asteartean, 18:30 – 20:00

Nork emana: Unai Esparza Ezkurra (Gizarte Mentoretzako Kideak programa), ZABALDUZ (Gizarte Ekimeneko Kooperatiba)

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.Behin-behineko izen-ematea: martxoaren 14a arte.

AURREIZENA EMAN HEMEN