AURREIZENA EMAN HEMEN

Ikastaro honek beharrezko ezagutza teknikoa ematen du irisgarritasun kognitiboa ezagutzeko, irakurtzeko errazak diren testuak egokitu eta idazteko eta entitateei beharrezko erremintak emateko desgaitasun intelektuala duten pertsonen parte-hartzea errazte aldera.

 

Edukiak

 

  • Irisgarritasun unibertsala eta pertsona guztientzako diseinua
  • Irisgarritasun kognitiboa
  • Irakurketa eskubide gisa
  • Irakurketa-errazaren kontzeptua
  • Onuradunak
  • Indarreko legeak
  • Irakurketa-errazaren abantailak
  • Irakurketa-erraza idazteko eta diseinatzeko Europako jarraibideak
  • Jarraibide zehatzak testu motaren arabera

 

Gure lan-metodologiak 1+1 du izena eta prestatzaile-bikote batek egindako lanean datza, ikastaroak prestatu eta ematean. Profesional 1 + desgaitasun intelektuala edo garapen-desgaitasuna duen profesional 1. Azken horrek, prestatzaile izateaz gain, oso garrantzitsua den beste rol bat dauka: testuak baliozkotzearena. Horrela, prestakuntza teorikoa eskaintzen da, eta benetan erabiltzerakoan praktikan jartzeko esperientziak osatzen du.

 

Iraupena: 15 ordu

Datak: Apirilak 21 eta 28, eta maiatzak 5, 12 eta 19.

Ordutegia: asteazkenetan, 16:30 – 19:30

Nork emana: Olga Berrios (Plena Inclusión Konfederazioa), Sonia Ganuza eta Vanesa Alonso (ANFAS – Desgaitasun Intelektuala edo Garapenekoa duten Pertsonen eta Horien Senideen aldeko Nafarroako elkartea).

Tokia: Online. Parte-hartzea baieztatzen denean emanen da esteka.

Behin-behineko izen-ematea:  apirilaren 14ra arte HEMEN