Gizarte aldakor batean bizi gara, halako garaietan non egoera ekonomikoak eta sozialak eragin baitute gizarte-desorekan dauden pertsonen kopurua gora egitea. Politika ekonomikoak eta baliabideak ez bide dira behar bestekoak. Azpimarratu beharra dago, halaber, oraingo egoera honetan herritarrak etengabean ari direla aldaketak bizitzen, baina aldaketa horietan parte hartu ahal izan gabe, iritzirik eman gabe edo bestelako irtenbiderik bilatu gabe. Joera hori larriagotu egiten da gizarte-bazterkerian edo hura jasateko arriskuan dauden biztanleen kasuan. Ikastaro honen xedea, hain zuzen, baliabideak eskura jartzea da, kolektibo horien iritziak eta parte-hartzeak bideratzeko. 

Helburuak

  • Iruñeko ehun asoziatiboa osatzen duten entitateak sentsibilizatzea gizarte-bazterketako errealitateari buruz.
  • Tresnen eta metodologien ekarpena egitea, partaidetza inklusiboaren eredua txertatzeko elkarte, entitate eta kolektibo ezberdinetan.

Edukiak

  • Nafarroako bazterketa-egoera eta COVID-19aren krisiaren eragina aztertzea.
  • Bazterketa sortzen duten faktore nagusiak; eta hura indar handienaz jasaten duten kolektiboen identifikazioa.
  • Zergatik da garrantzitsua gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen parte-hartzea?
  • Tresna praktikoak, elkarte eta kolektiboentzat, partaidetza inklusiboko ereduak, gizarteratzerako ekintzak, metodologia eta praktika egokiak garatu ditzaten.

Nori zuzendua:

Gizarte zibilari, herritarren elkarte, kolektibo eta entitateei, Udaleko eta Administrazio Publikoko langileei (politikariei eta teknikariei) eta arlo sozio-komunitarioko profesionalei (gizarte-hezkuntza, -kultura, -osasun, -ingurumen eta abarrekoei).

Iraupena:  8 ordu

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana:  Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Sarea

Datak: Azaroak 12, 18 eta 26

Ordua: 17:30 – 20:00

Tokia: Zapatería k. 40

Behin-behineko izen-ematea: azaroaren 4ra arte online hurrengo estekan: bit.ly/3hsNZPm