
Hezkuntzako lege berriak (LOMLOE) atarikoan hau dio: “herritar guztiendako kalitatezko hezkuntza bermatzeko, ezinbestekoa da hezkuntza-komunitateko kide guztien eta gizarte osoaren konpromisoa.” Lege berriak Ikaskuntza eta Zerbitzua Nafarroako ikastetxeetan duen garapena eta goraldia indartzen ditu, eta aukera handia ematen die gizarte-erakundeei, era horretan helburuak ikastetxeekin batera lantzen ahal dituztelako.
Ikaskuntza-Zerbitzua (ApS), edo Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa (AySS) izenez ezagutzen dena, Ikaskuntza-prozesuak eta komunitate-zerbitzuak ongi egituratutako proiektu bakar batean uztartzen dituen hezkuntza-proposamena da. Horrela, parte-hartzaileek ingurunearen benetako beharren inguruan lan egiten ikasten dute, hori hobetzea jomuga hartuta. (Centre Promotor d’Aprenentatge Servei).
Hurrengo ikastaroak esparru orokorra eta esperientzia praktikoak ezagutarazteko bi saio hartuko ditu Nafarroako ApSren Jardunaldien barnean, eta beste bi saio eginen dira, berariazkoak, sakontzen lagundu eta ikastetxeekin ikaskuntza eta zerbitzu egitasmoak praktikan jartzeko.
Edukiak
– Urtarrilak 31: 2023ko Nafarroako AySS Jardunaldiak.
Instituzioen babes indartsua duen saio honetan, testuingurua emanen diogu APSari, nazioarteko mugimendu bihurtu baita, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren laguntzarekin, Redapsek eta Edebé fundazioak antolatutako estatuko 2022ko ApS egitasmoen Sarietan aintzatetsitako Nafarroako 8 egitasmoak ezagutzen ahalko ditugu.
- Hasiera-ekitaldi instituzionala: Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (NUKF) eta Nafarroako Gaztediaren Institutua (NGI).
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioak, mugimendu globala: Nafarroatik nazioarteko sareetara.
- 2021/2022 ikasturteko praktika onen aitortza: Espainiako Ikaskuntza-zerbitzuko Sarean (REDAPS) saritutako 3 egitasmoen eta 5 finalisten aurkezpena.
– Otsailak 2: Ikaskuntza-zerbitzua eta Justizia Globala: elkar aberasten duten bi ikuspegi gizarte-aldaketara bideratutako hezkuntza baterako.
Katalunian duela hamar urte baino gehiagotik ari dira Justizia Globalaren aldeko Hezkuntzaren (EpJG) ikuspegia AySSren bidez lantzen. Saio honetan aztertu ahal izanen dugu nola aberasten eta osatzen duten elkar bi ikuspegi horiek honako gai hauek lantzean: justizia ekonomikoa (desberdinkeria), ingurumen-justizia, genero-justizia (ekitatea) eta migratzeko eta babeserako Eskubidea.
- Brenda Bär, Universitat de Barcelona, Centre Promotor ApS Catalunya
- María Monzó, Justicia Globaleko eta Nazioarteko Lankidetzako Zuzendaritza – Bartzelonako Udala.
- Esperientziak partekatzea: Redaps-ek saritutako egitasmoak, Marqués de Villena eta Salestarren BHI.
- Solasaldia.
– Otsailak 7: Elkarteek eta ikastetxeek partekatzen dituzten egitasmoak: ApS metodologia Sarrera.
– Otsailak 9: Elkarteek eta ikastetxeek partekatzen dituzten egitasmoak: ApS metodologia Proiektu bat diseinatzea.
Helburuak
Parte-hartzaileei gizarte-entitate baten ikuspuntutik ApS metodologiaren hastapenak azaltzea gizarte-entitate baten ikuspuntutik, mota honetako egitasmo batean elkarte batek izaten ahal dituen zeregin ezberdinak ezagutarazteko, zergatik izaten ahal den interesekoa, zer ematen dugun eta zer jasotzen dugun, eta amaitzeko, entitatearendako egitasmo baten zirriborroaren diseinua azaltzea.
Metodologia
Azalpen teorikoa eta praktikoa uztartuko dira, egitasmo bat diseinatuko da eta iaz, 2022an, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren laguntza duen lehiaketan saritutako 8 proiektu ezagutuko dira. Horietako batzuek desgaitasuna, migrazioa, kulturartekotasuna, garapenaren aldeko lankidetza, ingurumen gaiak… lantzen dituzte eta gai horiekin harremana duten entitate eta instituzioekin elkarlanean aritzen dira.
Iraupena: 10 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: Urtarrilak 31, eta otsailak 2, 7 eta 9
Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 17:30 – 20:00
Nork emana: Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko Sarea elkartea.
Tokia:
- Urtarrilak 31: Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia, 2)
- Otsailak 2: Mendillorriko BHI (Uztarrotz kontzejuaren k. 2)
- Otsailak 7 eta 9: Descalzos k. 56ko aretoa (igogailuaren eraikina)
Behin-behineko izen-ematea: Urtarrilaren 23a arte
Leave A Comment