Komunikatzeak askoz ere gehiago eskatzen du hizkuntza bat partekatu eta esaldi gramatikalki zuzenak egitea baino, informazioa helaraziko badugu. Aurrez aurreko solasaldietan, adierazkortasun ezberdineko mezuak gertatzen dira, aldi berean, eta horrek erraztu edo zaildu egiten ditu komunikazio-prozesuak, arintzen ditu edo geldiarazten ditu.

Migratzaileek eta bertakoek osatutako talde mistoetan aztertuko dugu zer gaizki-ulertu eta gorabehera mota sortzen diren komunikazio-kultura ezberdineko pertsonen artean, kultur arloko elementuengatik. Mahai gainean jarriko ditugu gero eta aniztasun handiagokoa den gure hirian elkar ulertzeko eta kulturarteko komunikazioa gauzatzeko behar diren gakoak.

HELBURUAK

  • Kultura ezberdinetako pertsonen arteko komunikazioa ulertzea.
  • Hirian kulturarteko komunikazioa hobetzeko praktikak eraikitzea.
  • Lankidetzako harremanak erraztea kulturarteko testuinguruetan.

EDUKIAK

  • Giza komunikazioa, prozesu gisara.
  • Komunikazioa aurrez aurre. Hitzetatik haratago.
  • Zer da kulturarteko komunikazioa?
  • Komunikazio-ereduak eta kultur zein gizarte balioak.
  • Elkarreragin komunikatiboaren neurriak.
  • Gertakari kritikoak.
  • Komunikazio-dinamika: aditzeko artea eta erantzuteko iaiotasuna.

NORI ZUZENDUA?

Kulturarteko harremanak hobetzeko interesa duten herritarrei, eta kultura ezberdinetako lagunekin lanean ari diren profesionalei zein boluntarioei.

Iraupena: 24 ordu

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: Blas Campos Hernández, BIDARI Prestakuntza eta Aholkularitza, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Krisialdian esku hartzeen espezialista. Diplomaduna profesionalen Orientazioan eta Gainbegiratzean Familia-terapeuta sistemikoa.

Datak: Urriak 2 – 31.

Urriak 2 (ostirala), 16:00etatik 20:00etara eta urriak 3 (larunbata), 10:00etatik 14:00etara.

Urriak 16 (ostirala), 16:00etatik 20:00etara eta urriak 17 (larunbata), 10:00etatik 14:00etara.

Urriak 30 (ostirala), 16:00etatik 20:00etara eta urriak 31 (larunbata), 10:00etatik 14:00etara.

Tokia: Descalzos k. 56, 2. solairua.

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 1era arte online hurrengo estekan: bit.ly/3hsNJQo