AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

 

Ikastaro honek beharrezko ezagutza teknikoa ematen du irisgarritasun kognitiboa ezagutzeko, irakurtzeko errazak diren testuak egokitu eta idazteko eta entitateei beharrezko erremintak emateko desgaitasun intelektuala duten pertsonen parte-hartzea errazte aldera.

 Edukiak 

  • Irisgarritasun unibertsala eta pertsona guztientzako diseinua
  • Irisgarritasun kognitiboa
  • Irakurketa eskubide gisa
  • Irakurketa-errazaren kontzeptua
  • Onuradunak
  • Indarreko legeak
  • Irakurketa-errazaren abantailak
  • Irakurketa-erraza idazteko eta diseinatzeko Europako jarraibideak
  • Jarraibide zehatzak testu motaren arabera

 

Gure lan-metodologiak 1+1 du izena eta prestatzaile-bikote batek egindako lanean datza, ikastaroak prestatu eta ematean. Profesional 1 + desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duen profesional 1. Azken horrek, prestatzaile izateaz gain, oso garrantzitsua den beste rol bat dauka: testuak baliozkotzearena. Horrela, prestakuntza teorikoa eskaintzen da, eta benetan erabiltzerakoan praktikan jartzeko esperientziak osatzen du.

 Iraupena: 15 ordu (online)

Datak: urtarrilak 24 eta 26; otsailak 2, 8 eta 9

Ordutegia: 16:00 – 19:00

Nork emana: Olga Berrios (Plena Inclusión Konfederazioa), Sonia Ganuza eta Vanesa Alonso (ANFAS –Desgaitasun Intelektuala edo Garapenekoa duten Pertsonen eta Horien Senideen aldeko Nafarroako elkartea–).

Tokia: Online.

Behin-behineko izen-ematea:  urtarrilaren 17ra arte.