Onlineko prestakuntza-ekintza da, parte-hartzaileei ikusizko pentsamendua hurbildu nahi die, eta bideratze grafikorako Visual Thinking lanabesaren gakoak erakutsi, lan-esparruan eta profesionalean erabil dezaten.

HELBURUAK

  • Ikusizko komunikazioaren oinarriak eta ikusizko pentsamenduaren prozesua ezagutzea.
  • Kontzeptu-marrazketa eta Gramatika Biziaren oinarriak ezagutzea.
  • Visual Thinking-ek edukia nola lantzen duen ulertzea: kontakizun grafikoaren gakoak.
  • Visual Thinking-en teknika nagusietako batzuk ikastea: skechnoting-a, sintesi grafikoak, graphic recording-a (ikusizko munduak).
  • Visual Thinking edo Ikusizko Pentsamenduaren indarguneak ezagutzea eta arlo profesionalean nola eta zertarako erabil daitekeen ikastea.
  • Visual Thinking-a talde-dinamizazioetan nola erabili ikastea.
  • Partaidetza prozesu bat diseinatzea ikuspegi estrategiko eta elkarlaneko batetik, ikusizko pentsamendua baliatuz.

 

EDUKIAK

  1. Tresna metodologikoaren hastapenak. Ikusizko komunikazioaren gakoak: oinarriak. Ikusizko pentsamenduaren teoria eta prozesua. Egileak.
  2. Asmoz begiratzea. Ikusizko hizkuntzaren elementu nagusiak. Irudiaren Erretorika.
  3. Nola egiten da bideratze grafikoa (Visual Thinking)? Kontzeptu-marrazketaren oinarrizko osagaiak eta konposizio desberdinak. Kontzeptu-marrazketaren narratiba. Gramatika Biziaren proposamena (ikusizkoa+ahozkoa).
  4. Visual Thinking-en zenbait teknika: Ikusizko liburutegi pertsonala. Sketchnoting-a. Sintesi grafikoak. Ikusizko munduen txantiloiak.  Graphic recording-a. Videoscribing-a.
  5. Zertarako erabili Visual Thinking? Zenbait-aplikazio esparru profesionalerako: marraztea komunikatzeko, marraztea azaltzeko, marraztea dinamizatzeko, marraztea pentsatzeko.
  6. Visual Thinking-a aplikatzea prozesu kolektiboetan. Zer da uzta estrategikoa eta hura nola diseinatu? Uzta hautemangarria eta hautemangaitza. Uzta biltzen duen bideratzaile grafikoaren zeregina. Inpaktua nola eragin. Ikusizko bideraketa eta dokumentazio grafikoa (graphic recording-a): edertasuna vs. erabilgarritasuna eta sistematizazioa
  7. Ikusizko pentsamendua, pentsamendu kritikoa indartzeko. Ikusizko filosofia. Kontzeptuen eta ideien eztabaida marrazketa bidez. Arazoak elkarlanean ebazteko marraztea.

Iraupena: 30 ordu

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: Mercedes Corretge, prestatzailea Visual Thinking-en eta Oratorian, Nafarroako Gobernuaren Irakasleentzako Arreta Zentroetan; prestatzailea Visual Thinking-en Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU); dokumentatzaile grafikoa eta bideratzailea, enpresa eta entitateentzat.

Datak/Ordutegiak Bideokonferentzia bidezko aurrez aurreko saioetarako: Azaroak 2, 6, 10, 16, 20, 24 eta 30. 17:30 – 19:30

Tokia: Online (Link-a izen-ematea baieztatzearekin batera emanen da)

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 26ra arte online hurrengo estekan: bit.ly/3c2BusK