
Bideratze grafikoaren erabilgarritasunari eta metodologiari buruzko hastapen-ikastaroa. Bideratze grafikoa ikusizko pentsamenduaren (Visual Thinking) teknika bat da, baita aurrerapauso bat ere berrikuntza eta komunikazioaren eraginkortasuna lortzeko, eduki konplexuak azaltzeko eta partaidetza-prozesuak dinamizatzeko.
Edukiak
- Tresna metodologikoaren hastapenak.
- Asmoz begiratzea
- Nola egiten da bideratze grafikoa?
- Visual Thinking-aren zenbait teknika.
- Zertarako erabili Visual Thinking?
- Ikusizko pentsamendua, pentsamendu kritikoa indartzeko
Helburuak
- Ikusizko komunikazioaren oinarriak eta ikusizko pentsamenduaren prozesua ezagutzea.
- Kontzeptu-marrazketa eta Gramatika Garbiaren oinarriak ezagutzea.
- Visual Thinking-ek edukia nola lantzen duen ulertzea: kontakizun grafikoaren gakoak.
- Visual Thinking-en teknika nagusietako batzuk ikastea: skechnoting-a, sintesi grafikoak, graphic recording-a (ikusizko munduak).
- Visual Thinking edo Ikusizko Pentsamenduaren indarguneak ezagutzea eta arlo profesionalean nola eta zertarako erabil daitekeen ikastea.
- Visual Thinking-a talde-dinamizazioetan nola erabili ikastea.
- Partaidetza prozesu bat diseinatzea ikuspegi estrategiko eta elkarlaneko batetik, ikusizko pentsamendua baliatuz.
Metodologia
Saio teoriko-praktikoak banakako zein taldekako dinamikekin.
Parte-hartzaileei oinarrizko gaitegia eta erreferentzia-iturriak emanen zaizkie
Iraupena: 15 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: Otsailak 2, 3, 9, 10, 16 eta 17.
Ordutegia: ostegun eta ostiraletan, 17:30 – 20:00
Nork emana: Mercedes Corretge Arrastia. Visual Thinking-eko prestatzailea eta dokumentatzaile grafikoa.
Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: urtarrilaren 28a arte
Leave A Comment