Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa egungo hezkuntza-metodologia da eta ekintzan zein gizarte-konpromisoan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua proposatzen du. Zientifikoki egiaztatu izan da, praktika horiek gauzatzen dituztenek aurrerabide handiagoa egiten dutela ikasketetan eta garapen kognitiboa zein autoestimua hobetzen dituztela; halaber, praktika hauek norberaren hazkundea sustatzen dute eta konpromiso zibikoa zein gizarte-ulermena garatzen dituzte.

Hori horrela, Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa filosofia jakin bat ere bada: ez da bizitzarako hezten, eta ez da bizitza errealean txertatzen; bizitza eraldatzeko hezi nahi du, bizitza berri bat, mundu hobe bat eraikitzeko. Errealitatea hobetzen duen zerbitzu bat hobeki emateko ikasten da.

Helburua da komunitate osoa tokiko komunitatean engaiatzea, gizateriari begira.

Helburuak

  • Gogoeta bultzatzea, ikaskuntza-zerbitzuko metodologiaren bitartez, gizarte-entitateek eta ikastetxeek eraldaketak bultzatzeko duten potentzialaren gainean, hiriko komunitate-garapenaz bezainbatean.
  • Hiriko gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko metodologia berriak sustatzea, ikaskuntza-zerbitzu solidarioko proiektuak diseinatu eta abiarazita.
  • Hiri osoan ikusaraztea Iruñeko ikastetxeen eta gizarte-entitateen konpromiso solidario eta zibikoa.
  • Gizarte-kohesioa eta parte-hartzea indartzea, gizarte-entitateetan eta ikastetxeetan, tokiko bizi-baldintzak hobetze aldera.
  • Ikaskuntza-zerbitzuko proiektu bat diseinatzea, hiriko beste gizarte-entitate batzuekin, udal-administrazioarekin edo ikastetxeekin elkarlanean gauzatze aldera.

Edukiak:

  • Ikaskuntza-zerbitzuko praktika baten oinarrizko betekizunak.
  • Ikaskuntza-Zerbitzu Solidarioaren oinarriak.
  • Zer ahalbidetzen du Ikaskuntza-zerbitzuak? Zenbait proiektu-adibide, gizarte-entitateek eta ikastetxeek sustatuak.
  • Ikaskuntza-Zerbitzu Solidarioko proiektu bat egiteko faseak.

Iraupena: 15 ordu (aurrez aurreko 8 ordu + 7 ordu, banako lanaren proiektua egiteko).

Hizkuntza: gaztelania

Nork emana: Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko Sarea.

FRANCIS SOTO ALFARO. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izandakoa (egun erretiroa hartuta dago), Faltzeseko Álvara Álvarez IPan. Lizentziaduna Hezkuntza-Zientzietan eta doktorea Pedagogian.

JOSEMARI AYMERICH SOLER. Geografia eta Historian lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean. Unibertsitate horretako Komunikazioko, Zientzietako eta Humanitateetako fakultateetan aritu da eskolak ematen. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaslea da Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxean.

Datak:  Urriak 7, 14 eta 21 eta azaroak 11.

Ordutegia: 16:30 – 18:30.

Tokia: Descalzos k. 56, 2. solairua.

Behin-behineko izen-ematea: urriaren 6ra arte online hurrengo estekan: bit.ly/3hw8SJC