Zurrumurruen aurkako Eragileak ikastaroak Zurrumurruen kontrako estrategiaren berri eman nahi du; izan ere, estrategia horren asmoa da estereotipoetan zein aurreiritzietan oinarritutako zurrumurruak desegitea, arrazismoaren eta bazterketaren eragileak direlako. Azken finean, herritarrei tresnak ematea da helburua, espiritu kritiko eta sentsibilizaturik sor dezaten, diskurtso baztertzaileei eta xenofoboei heldu eta diskurtso alternatiboak eraikitzeko, non kultur aniztasuna baloratu eta trataera inklusiboa bermatzen baita, gure gizartean kulturen arteko elkarbizitza errazteari begira.
Ikastaroa Zaskak emanen du, Nafarroako Zurrumurruen aurkako sareak, Zurrumurruen kontrako eragile aktibo eta prestatuen sarea bidenabar osatuz. Sarea osatzen duten entitateetako adituak arituko dira, hala nola NUPeko irakasleak eta kulturartekotasunaren esparruko entitateetako profesionalak.
HELBURUAK
- Zurrumurruen kontrako estrategia esparru profesionalean hedatzea, jendea gaituz eta tresnak emanez praktikoki aplikatu dezaten.
- Giltzarrietan eta argumentuetan sakontzea, Nafarroan bizi diren atzerritarrei, bestelako etniei eta kulturei buruzko diskurtso kriminalizatzaileei, estereotipoei, aurreiritziei, zurrumurrei eta bazterketei aurre egiteko.
- Zurrumurruen kontrako eragileen zeregina finkatu eta sendotzea, egunez egunekoan aritzeko gako praktikoak eskura jarrita.
- Herritarren artean eztabaida, gogoeta eta ekintzarako guneak sustatzea, elkarbizitza eta ez-bazterketa bultzatzeko, betiere abiapuntu harturik Zurrumurruen kontrako estrategia eta bidenabar ZASKA Sarea eta Nafarroako Zurrumurruen kontrako estrategia indarturik.
EDUKIAK:
Ikastaroaren formatua 12 ordukoa da, oinarrizko ikastaroa da, baina osoa aldi berean, eduki nagusiei heltzen baitie Zurrumurruen kontrako eragileen zeregina ezagutzera emateko.
- Oinarrizko kontzeptuak: estereotipo-aurreiritzi-zurrumurruaren katea
- Testuingurua, egungo errealitateak eta ondorioak, gorrotoaren diskurtsoaz, migrazioez, elkarbizitzaz eta bazterketez bezainbatean.
- Zurrumurruen kontrako estrategia: zergatik eta zertarako.
- Komunikazio- eta emozio-estrategiak zurrumurruak kudeatzeko.
- Aplikazio praktikoa (norberarentzat eta taldearentzat). Autoezagutza eta kontzientzia hartzea ekintzarako.
Iraupena: 12 ordu
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Zurrumurruen aurkako Zaska sarea
Data: Azaroak 5 (osteguna), 10 (asteartea), 12 (osteguna) eta 17 (asteartea).
Ordutegia: 17:00 – 20:00
Tokia: Zehazteke
Behin-behineko izen-ematea: urriaren 28ra arte online hurrengo estekan: bit.ly/3c0P7bI
Leave A Comment