Bitartekaritza: Prozesuak kulturarteko komunitate-esparruetan

 

Ba al duzu interesik pertsonen artean hartu-emateko eta topatzeko guneak errazteko, baina ez duzu ezagutza eta praktika nahikorik? Beldurra diozu zuk antolatutako jarduera batean gatazka-egoera bat sortu eta nola erantzun ez jakiteari?

Pertsonen arteko elkarrizketa- eta topaketa-guneek ongizatea bultzatzen dute eta sortzen duten gizarte-ehunak gatazkak saihesten ditu, eta elkarbizitza hobetu. Baina, halako guneak zuzen sortzeko eta “magia gerta dadin” gatazketan bitartekaritza- eta kudeaketa-gaitasunak garatu eta entrenatu behar dira.

Gatazkak kudeatzeko bitartekaritzaren eraginkortasunak bide ematen digu hura komunitate-prozesuetan arrakastaz aplikatzeko eta eraldaketa kolektiborako guneak sortzeko.

Irakasbidea da, baita ere, errespetutik eta pluralismotik abiaturik elkarrekin bizitzen ikasteko, harreman endogamikoak, hau da, antzekoen arteko harremanetarako joera gaindituta; hortaz, nola sortuko ditugu elkartuko ez liratekeen pertsonen arteko gune ez-posibleak?

Ikastaro honek beharrezko ezagutzak, metodologia eta tresna praktikoak jarriko dizkizu eskura zure testuinguru hurbilean –entitate, lantalde, erakunde eta komunitateetan– metodologia hau praktikan jartzeko.

 

Helburuak

  • Ulertzea nola eragiten duten pertsonen arteko gatazkek.
  • Funtsezko gaitasunez hornitzea, bitartekaritza gauzatzeko.
  • Errazte-tresnak eta bitartekatze-teknikak eskuratzea, komunitate-topaketei begira
  • Gizarte-elkarrizketa eta -topaketarako guneak errazten ikastea erakunde, komunitate eta taldeetan.

Edukiak

  • Gatazken kudeaketa: zergatik haserretzen gara besteekin?
  • Berdinak gara / ezberdinak gara: identitate zibikoa, gure arteko isiltasuna gainditzea
  • Nola sortu guneak hartu-emanetarako eta “harreman ez-posibleak” sustatzea
  • Entrenamendu teknikoa Bitartekaritzan: Gatazkak kudeatzeko metodoak eta teknikak
  • Prozesu zehatzetan jardutea; eginez ikasten da: Ikasitako metodologia praktikan jartzea eta parte-hartzaileen testuinguru hurbiletan hura gauzatzea.

Iraupena: 90 ordu guztira. 30 ordu/hiruhileko

Ikastaroa 30 orduko 3 bloketan zatitzen da, eta edukietan jarraipena izanen dute; beraz, ikastaro osoa egitea aholkatzen dugu.

Hizkuntza: gaztelania

Nork emana: Maite Eraso Ascunce. Gizarte langilea + Bitartekaria Meeting Point-en. Aditua bikoteen, familien eta erakundeen gatazketan.

Egunak eta orduak:

Urriak 26 – azaroak 24 (azaroak 2, 3, 9, 10, 16, 17, 23 eta 24). Astelehen eta astearteetan 17:00etatik 20:00etara

Nori zuzendua: Osasun, hezkuntza eta gizarte esparruetako profesionalak eta bakea zein elkarrizketa sustatzeko interesa edukita nork bere “harri-koskorra” ekartzeko interesa duen edonor.

Tokia: Descalzoseko aretoa (Descalzos kalea 56, 2. solairua)

Behin-behineko izen-ematea:  urriaren 18ra arte online hurrengo estekan: bit.ly/2FJdONN