Jaiotzen garenean gauza bakarra dugu ziur: heriotza.
Paradoxikoa da, gizakiok segurtasuna behar izaten baitugu lasai sentitu eta bakean bizitzeko. Baina segurtasun horrek, sekulako beldurra eta samina sortzen die pertsona askori, eta ez dira horri aurre egitera ausartzen. Aurre ez egiteko jarrera horretan dago, hain zuzen ere, alferrikako sufrimendu askoren sorburua.
“Den” guztia onartzeak sakoneko Bakea ekarri ohi du, baina ezinezkoa da begiratzen ez duguna, baztertu edo ukatzen duguna onartzea. Carl Jung-ek zioen moduan “Ukatzen dugunak mendean hartzen gaitu, onartzen dugunak aldatu egiten gaitu”
Lantegi honetan heriotzari behatzea proposatzen dut, behatzaile bihurtzeko gai garenean behatzen dugunaren pertzepzioa aldatzen baitugu, onartzeko, integratzeko eta gobernatzeko dugun gaitasuna gauzatuz; eta gobernatu diodanean esan nahi dut behatu diogunaren aurrean erantzun sortzailea, positiboa eta zinezkoa hautatu eta hark gu gobernatzen gaituela sentitzeari uzten ahalko diogula.
HELBURUAK
- Autoezagutzan sakontzea
- Mendean hartzen gaituzten beldurrak aitortzea
- Onarpenaren bidez bakean bizitzea
- Norberaren ahalmena sentitzea
EDUKIA
- Zer esan nahi du heriotzak?
- Beldurra: esperientzia existentziala
- Zikloak ixten ikastea (heriotza txikiak)
- Pozoi emozionalak eta haien aurkako antidotoak
- Doluaren prozesua
Iraupena: 12 ordu
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Ana Muniz Aguirreurreta.
Gestalt terapeuta/coach pertsonala.
Data: ekainak 2-9-16
Ordutegia: astearteetan: 17:00 – 20:00
Behin-behineko izen-ematea: apirilak 28 – maiatzak 26 https://bit.ly/3bzYkqs
Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Pertsona onartuek berretsi egin beharko dute parte-hartzea, behin betikoz izena emanda.
Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, hura hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek eman dezake izena zuk libre utzi duzun lekurako.
Ikastaroren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira partaideak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei lehentasuna emanez.
Aurrera begira, kontuan hartuko da ikastaroaren % 90era agertu ez diren pertsonen kasua. Halaber, bertaratze-agiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara agertu diren ikasleei.
Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera utz daitezke.
INFORMAZIO GEHIAGO: Zentro itxita dago baina guk hemen jarraitzen dugu: formacion.participacion@pamplona.es
Leave A Comment