AURREIZENA EMAN HEMEN

Oihu bakoitzaren atzean behar bat dago.

Pertsonen arteko gatazkak kudeatzea oso zaila iruditzen ahal zaigu: iritzietan harrapatuta geratzen gara eta geure buruari edo besteei errua botatzen diegu.

Baina hori opari gisa ere ikus dezakegu eta aukera baliatu: gure beharrez jabetzen gara, horiek mahaiaren gainean jartzen ditugu eta horiek zaintzeko lehen urratsa bilatzen dugu.

Edukiak:

  • Mezu bat jasotzeko 4 modu.
  • Mugak: Entzutea eta ezetza adieraztea.
  • Gatazken kudeaketa
  • Esker ona

Iraupena: 12 ordu

Datak: Martxoak 24 eta 25 (ostirala eta larunbata)

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00; eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00

Nork emana:  Franziska Rautenberg. Psikologoa (tituluduna Alemaniako FU-Berlingo Unibertsitatean http://www.ewi-psy.fu-berlin.de/), terapeuta sistemikoa familia eta bikoteetan (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola). Indarkeriarik gabeko Komunikazioko prestatzaile egiaztatua CNVC-n. Bideratzailea Embodied Peacemaking-ean. Psikologia Kritikoaren eta subjektuaren zientzien adiskidea.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: martxoaren 10a arte

AURREIZENA EMAN HEMEN