2019ko urrian Foru Berriaren azken aldaketak indarra hartu zuen; foru horretan dago bildurik fundazioen araubidea arautzen duen Nafarroako Zuzenbide Zibila, eta hartan sortu da ondare babestuaren figura. Saio honetan aztertuko dugu ordutik aitzina esparru horretan txertatutako berritasunen esanahia eta haien eragina.
Edukiak:
- Irabazi-asmorik gabeko entitateak Foru Berrian.
- Fundazioen erregulazioa.
- Ondare babestuak.
Iraupena: 3H
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Ana Belén Albero Díaz.
Data: Urtarrilak 24.
Ordutegia: Ostiralean, 17:00 – 20:00.
Tokia: Zentro. Kondestable Civivoxeko 8. aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua).
Behin-behineko izen-ematea: 2020ko urtarrilaren 2tik 23ra.
- Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00 - Online: http://bit.ly/36WnDAm
Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Pertsona onartuek berretsi egin beharko dute parte-hartzea, behin betikoz izena emanda.
Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, hura hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek eman dezake izena zuk libre utzi duzun lekurako.
Ikastaroren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira partaideak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei lehentasuna emanez.
Aurrera begira, kontuan hartuko da ikastaroaren % 90era agertu ez diren pertsonen kasua. Halaber, bertaratze-agiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara agertu diren ikasleei.
Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera utz daitezke.
INFORMAZIO GEHIAGO: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua.
Leave A Comment