BERTAN BEHERA UTZI: KORONABIRUSA-RI AURRE EGITEKO PREBENTZIO-PROTOKOLOA

+ INFO: https://www.pamplona.es/eu/koronabirusa

 

Uste dut antzerkiak zoriona ekarri behar duela, gure garaia eta gure burua hobeki ezagutzen lagundu behar digula. Ezagutzeko modu bat da, eta gizartea eraldatzeko bidea ere izan behar du…Guztiok gara aktore; herritarra ez da gizartean bizi dena, baizik eta gizartea eraldatzen duena!”.

Augusto Boal aktore eta antzerkigile brasildarrak, zapalduaren antzerkiaren sortzaileak, ezin hobeto laburtzen du bere aipu horretan lantegi honetan proposatzen zaiguna: hitzordu bat non ongizate gune bat sortuko baitugu, askatasunez disfrutatu, gozatu eta jolasteko, barre egiteko eta ondo pasatzeko…betiere honako hauek lantzeko, besteak beste: gure gorputza eta ahotsa, bost zentzumenak, desmekanizazioa, konfiantza, kontaktua, sormena, adierazpena eta emozioak.

Antzerkiak, gainera, parada ematen digu gure burua ezagutzeko, errealitatea aztertu eta gure iritziz aldatu behar den hori moldatzeko. Dinamikak eginen ditugu konfiantzazko giroa sortzeko, eta gero, taldean sor daitezkeen intereseko gaiak identifikatu eta jorratuko ditugu, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko asmoz, nola eta jardunbideak edo gure bizitzetan zein gizartean gertatzen diren egoerei aurre egiteko bestelako moduak “entseatuta”.

Antzerki-foro edo eszena-foro txikiak sortuko ditugu, eta horiek jendaurrean erakutsi, herritarrak barne hartuko dituen elkarrizketa ireki batean parte hartzeko, halako elkarrizketa batean non, berbalizaziotik ihesi, antzerkia eta ekintza izango baitira protagonista.

Halaber, lortu nahi da parte-hartzaileek lantegiko bizipenak eta antzerki-tresnak beretzat gorde ditzaten, gerora, beren kolektibo, elkarte, lantoki, lan-esparru edo eguneroko bizitzan, bizipen eta tresna horiek berreskuratu, bere egin eta ugaritu ditzaten.

Edukiak:

  • Berotzeko eta erlaxatzeko ariketak eta bestelakoak: artikulazioak eta muskuluak, mugimendua, desmekanizazioa, gorputz-entrenamendua, ahoskera, bost zentzumenen lanketa, kontaktua, arreta, adierazpena, emozioa eta konfiantza.
  • Mugimendua, jolas adierazkor eta dramatikoak.
  • Inprobisazioa.- Irudi-antzerkiaren teknikak.
  • Bat-bateko antzerkia.
  • Zapalduaren antzerkiko tekniken hastapenak (testuinguru batzuetan emakume zapalduen antzerkia esaten zaio orain) eta terapeutika-antzerkiko zenbait teknika.
  • Beste teknika batzuk, betiere taldearen premien ala eskaeren arabera.
  • Eszena eta esku-hartzeen sorkuntza.

Iraupena: 36H

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: Eider Sainz de la Maza. Filologoa eta aktore profesionala, irakaslea eta

bideratzailea gizarte-eraldaketarako proiektu eta lantegietan.

Data: Descalzoseko aretoa: Urtarrilak 31, otsailak 1,  eta martxoak 6 eta 7. Caldereríako aretoa: Otsailak 14 eta 15. Civivoxeko 5. artetoa: Martxoak 13 eta 14. Martxoaren 15ean, igandearekin, Foro-antzerkiko antzezlan bat aurkeztuko da, edo, bestela, hainbat “foro-eszena”, lantegiaren sorkuntza prozesuaren ondorio gisa. Horietan, gonbidapena eginen da eztabaidatu dadin eszenan azaldutako gai gatazkatsuen inguruan, hainbat konponbide proposatzen dituztenen parte hartze aktiboaren eta antzeztuaren bidez (ikusANTZEZleak), hitzezko adierazpenean trabatzea ekidinen delarik.

Ordutegia: Ostiraletan, 17:00 – 21:00; eta larunbatetan, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.

Tokia: Descalzos 56ko erabilera anitzeko aretoa (2. solairua) eta Calderería 11ko erabilera anitzeko aretoa.

Izen-ematea: 2020ko urtarrilaren 2tik 17ra.

Behin-behineko izen-ematea: 2020ko urtarrilaren 2tik 17ra.

  • Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
    Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
    9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
  • Online:http://bit.ly/2EMvwwd

Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Pertsona onartuek berretsi egin beharko dute parte-hartzea, behin betikoz izena emanda.
Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, hura hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek eman dezake izena zuk libre utzi duzun lekurako.
Ikastaroren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira partaideak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei lehentasuna emanez.
Aurrera begira, kontuan hartuko da ikastaroaren % 90era agertu ez diren pertsonen kasua. Halaber, bertaratze-agiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara agertu diren ikasleei.
Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera utz daitezke.

INFORMAZIO GEHIAGO: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua.

Luburuxka deskargatu