AMORRUA NONDIK DATORKIZUN JAKIN NAHI DUZU?ZURE HASERREAK BELDURTZEN ZAITU? BIZITZAN AHALDUNTZEN LAGUNDUKO ZAITUENZERBAIT BIHURTU NAHIKO ZENUKE AMORRUA?

Besteen esanak edo ekintzek ez gaituzte haserretzen… Amorruaren kausa geure buruari, besteei edo munduari buruz pentsatzen duguna da funtsean. Amorru ororen muinean asebete gabeko behar bat dago.

Amorrua iratzargailu baten antzera erabiliko dugu, modu indartsuagoan zaintzeko benetan nahi dugun hori.

Indarkeriarik gabeko Komunikazioak, zeina Marshall B. Rosenberg-ek garatu baitzuen, gure ekintza eta emozioen ardura gure gain hartzen laguntzen digu, eta, aldi berean, enpatiaz lotzen gara geure buruarekin; horrela, hortik abiatuta, gai gara barkatzeko, ikasteko eta jarduteko, ditugun beharrekiko koherentziaz eta elkarri zainduta.

Edukiak:

  • Indarkeriarik gabeko Komunikazioa: sarrera.
  • Autoezagutza, zaintza eta entzute enpatikoa.
  • Emozioen kudeaketa eta adimen emozionala.
  • Amorruaren jatorria eta hura eraldatzeko moduak ulertzea.
  • Ahalduntzea eta norberaren beharrak zaintzea.
  • Barne – eta kanpo-konexioa, ariketa, dinamika eta dantzalekuen laguntzaz.

Metodologia:

Garapen pertsonaleko lantegiak alderdi teorikoa eta praktikoa ditu, non edukiak gogoeta- proposamen eta keinu-dinamiken bidez esperimentatzen baitira, eguneroko egoeretan.

Hizkuntza: Gaztelania

Iraupena: 12H

Nork emana: Franziska Rautenberg Prestatzaile egiaztatua Indarkeriarik gabeko komunikazioan (IGK), psikologoa, terapeuta sistemikoa, ama eta bikotekidea. Nire ametsa da pertsonak ulertzea benetan behar dutenarekin, eta niri zein haiei axola zaiena zaindu ahal izatea. Prestatzaile egiaztatua naiz Indarkeriarik gabeko Komunikazioan, CNCVren eskutik, Psikologian tituluduna (Berlin) eta familia zein bikoteendako terapeuta sistemikoa (Bilbo). Nire zaletasunik handiena zera da: indarkeriarik gabeko gune enpatikoak sortzea. Horretarako lantegi, solasaldi, prestakuntza eta banakako laguntza-prozesuen bidez hedatzen dut IGKa.

Psikologoa (Alemanian eskuratu zuen titulua, Berlingo Freie Universität-en).

Terapeuta Terapia Sistemikoan prestatua (Euskadi eta Nafarroako Familia Terapiako Eskola).

Indarkeriarik gabeko Komunikazioko prestatzaile egiaztatua The Center for Nonviolent Communication-en (CNVC).

“Sueño de la jirafa” egitasmoaren biderkatzailea.

Data: Otsailak 28 eta 29.

Ordutegia: Ostiralean, 17.00- 21.00; larunbatean, 10.00 – 14.00 eta 17.00 – 21.00.

Tokia: Zentro. Kondestable Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua).

Behin-behineko izen-ematea: 2020ko urtarrilaren 2tik 14ra.

  • Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
    Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
    9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
  • Online: http://bit.ly/375NG8y

Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Pertsona onartuek berretsi egin beharko dute parte-hartzea, behin betikoz izena emanda.
Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, hura hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek eman dezake izena zuk libre utzi duzun lekurako.
Ikastaroren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira partaideak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei lehentasuna emanez.
Aurrera begira, kontuan hartuko da ikastaroaren % 90era agertu ez diren pertsonen kasua. Halaber, bertaratze-agiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara agertu diren ikasleei.
Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera utz daitezke.

INFORMAZIO GEHIAGO: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua.

Luburuxka deskargatu