ZER BALIO GUSTATUKO LITZAIGUKEEN TRANSMITITZEA ETA ZEIN DEN HORRETARAKO MODURIK ONENA.

Balioak pertsona bakoitzari dagozkion kontzeptu mentalak dira, eta horiek jardunera eramandakoan finkatzen dira; horrela osatzen da gure nortasuna.

Gutako bakoitzak balio pertsonal eta profesional jakin batzuk ditu, egunez egun gidatzen gaituztenak eta maite ditugun horiei zein ingurukoei helarazi nahiko genizkienak. Aitzitik, oso gutxitan hartzen dugu denbora pentsatzeko zer balio gustatuko litzaigukeen transmititzea eta zein den horretarako modurik onena.

Helburuak:

  • Balio pertsonalak identifikatu, argitu eta lehenestea, eta gure egunerokoan zer nolako eragina duten ulertzea.
  • Agertutako eta bizitako balioen artean izan daitezkeen inkongruentziei antzematea.
  • Esperimentuak egitea “Balioen hiru ardatzeko eredua” delakoarekin.
  • Gure balioekin bat datorren Ekintza Plan bat egitea.
  • Tresnak eskuratzea balioak erraz eta modu dibertigarrian lantzeko
  • egunerokoan, norberari begira, bikoteari begira edota familiari begira.

Programa:

  • Zer dira balioak?
  • Zergatik landu balioak?
  • Norberaren funtsezko balioak identifikatzea eta lehenestea.
  • Agertutako eta bizitako balioen artean izan daitezkeen inkongruentziei antzematea.
  • Balioen hiru ardatzeko eredua.
  • Lortu nahi diren helburuen gaineko gogoeta.
  • Norberaren ekintza-plan bat zedarritzea.

Iraupena: 5H

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: Marijo Waliño, CoachingxValores metodologian egiaztapenduna, masterduna Coachingaren Psikologian eta espezialista Garapen Pertsonaleko eta Adimen Emozionaleko tekniketan ; eta Oihana de la Mata, CoachingxValores metodologian egiaztapenduna eta masterduna Coachingaren Psikologian.

Data: Urtarrilak 31.

Ordutegia: Ostiralean, 16:00 – 21:00.

Tokia: Zentro. Kondestable Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia2, 1. solairua) .

Behin-behineko izen-ematea: 2020ko urtarrilaren 2tik  17ra.

  • Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
    Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
    9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
  • Online: http://bit.ly/370SCLK

Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Pertsona onartuek berretsi egin beharko dute parte-hartzea, behin betikoz izena emanda.
Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, hura hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek eman dezake izena zuk libre utzi duzun lekurako.
Ikastaroren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira partaideak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei lehentasuna emanez.
Aurrera begira, kontuan hartuko da ikastaroaren % 90era agertu ez diren pertsonen kasua. Halaber, bertaratze-agiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara agertu diren ikasleei.
Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera utz daitezke.

INFORMAZIO GEHIAGO: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua.

Luburuxka deskargatu