GURE GIZARTEHARREMANETAN ONGIZATEA BILATZEARI BEGIRA DUEN GARRANTZIA
Denok daukagu gure premiak ezagutzeko beharra; sentitzen, pentsatzen eta esaten dugunarekiko koherenteak izatekoa, eta eguneroko jardunean eraikitzen ditugun harremanak bakezkoak izatekoa. Lantegi honen xedea da aitortzea komunikazioak gure gizarteharremanetan ongizatea bilatzeari begira duen garrantzia, eta benetakotasunetik abiatuta komunikatzea.

Helburuak

  • Gure emozioak aitortzea eta elkarrekin eraikitzen dugun errealitatea ulertuz jardutea elkarrekin harremanetan.
  • Komunikazio-tresnak eta teknika asertiboak menderatzea egoera emozional desegokiak kudeatzeko.
  • Baliabide pertsonalak baliatzea gatazkak egokiro kudeatzeko.

Edukiak:

  • Gure emozioak ulertuz: emozioen ezahozko komunikazioa eta pertsonen arteko komunikazioan duen eragina.
  • Gatazketan elkar ulertzen: gure premiekiko lotura.
  • Konfiantza: pertsonen arteko harremanen oinarria.
  • Pertsonen arteko komunikazio-gaitasunak.
  • Entzute sakonaren gaitasunak: enpatia.
  • Hizketaren gaitasunak: asertibitatea eta hura praktikatzeko behar diren adierazpenak.

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: María Méndez Barrio. Coach-a, bitartekaria eta prestatzailea gatazkak positiboki kudeatzeko gaietan.

Datak: Urtarrilak 24 eta 25.

Ordutegia: Ostiralean, 17:00 – 21:00; eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Tokia: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. aretoa (Kale Nagusia 2.1. solairua).

Behin-behineko izen-ematea: 2020ko urtarrilaren 2tik 10era.

  • Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
    Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
    9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
  • Online: http://bit.ly/2SqhQPL

Behin-behinean izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Pertsona onartuek berretsi egin beharko dute parte-hartzea, behin betikoz izena emanda.
Izena eman baduzu baina ezin bazara ikastarora etorri, hura hasi aurretik jakinarazi, mesedez. Jardueran baja ematen baduzu, beste pertsona batek eman dezake izena zuk libre utzi duzun lekurako.
Ikastaroren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera hautatuko dira partaideak, betiere Iruñean erroldatuta daudenei lehentasuna emanez.
Aurrera begira, kontuan hartuko da ikastaroaren % 90era agertu ez diren pertsonen kasua. Halaber, bertaratze-agiria emanen zaie ikastaroaren ehuneko horretara agertu diren ikasleei.
Gutxieneko izen-emate kopurura iristen ez diren ikastaroak bertan behera utz daitezke.

INFORMAZIO GEHIAGO: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua.

Luburuxka deskargatu