MARTXOAK 21: Arrazismoa desmuntatzen duten testigantzak

Martxoaren 21ean arraza-bereizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Julio Caro Baroja BHIn mahai-inguru bat egin nahi izan da. Bertan, kultura desberdinetako bost pertsonak beren esperientzia pertsonaletik azaldu diete batxilergoko lehen mailako ikasleei nola egin dieten aurre bizi izan dituzten jokabide arrazistei. Solasaldi honen helburua gazteei jarrera arrazisten aurrean duten bizi-jarrera positiboaren ikuspegia eskaintzea da.

Ekitaldian parte hartu dute:

• Silvia Jimenez- Secretariado Gitano Fundazioa
• Joy Ogbeide- Acción Contra la Trata
• Gerardo Castellanos- Fenix Elkartea
• Serge Ondoa- Munduko Medikuak
• Asma Toumi- Julio Caro Baroja BHIko Batxilergoko 2. mailako ikaslea


MATERIALAK

    • Irudiak
    • Berriak
    • Jarraian, ekitaldiaren bideoa eta Mercedes Corretgek egindako saioaren informazio grafikoa duzue:

21 MARZO: "Testimonios que desmontan el razismo"