Iruñeko Udalak harrera instituzional batekin ospatu zuen astelehenean Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna. Bertan, Foru komunitatean hairen ohiturak, kultura eta folklorea erakusten eta bizirik eusten lan egiten duten hogeita hiru elkartek parte hartu zuten. Iruñeko alkatea, Enrique Maya, eta udalbatzako kideak izan ziren Udaletxeko ekitaldian, eta hiriko kultur aberastasuna agerian gelditu zen. Latinoamerikako eta Europako 11 herrialdetatik etorri eta Iruñean bizi diren 23 elkarte agertu ziren Udalak harrera horretan parte hartzeko eginiko gonbidapenera.

Atzerritar jatorriko komunitatearen ordezkarien aurrean, Enrique Maya Iruñeko alkateak nabarmendu zuen Iruña kultur jatorri anitzeko pertsonak elkarrekin bizi diren hiria dela, hiriko kultura- eta giza-ondarea aberasten dutela eta kultura-aniztasuna bermatzen diotela hiriari etorkizunera begira.

Ildo horretan, alkateak ezberdinen arteko harremanak estutzera gonbidatu zituen herritarrak, esate baterako, urtero bezala, kulturartekotasuna ikusarazteko sanferminetan eginen den kulturen kalejiran parte hartuz.

Ángel Grávalos, Secretariado Gitano Fundazioko ordezkariak harreran parte hartu zuten hogei elkarteen izenean hartu zuen hitza eta Udaletxean jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonak zeudela nabarmendu zuen, eta horiek elkarrizketaren, aniztasunaren eta inklusioaren garrantzia islatzen dutela. Grávalosek estereotipoei eta aurreiritziei aurre egiteko beharra azpimarratu zuen, kultura ezberdinetako pertsonen arteko elkar ulertzea eta lankidetza hobetzeko.

Harreran, hiriko kultur aniztasuna erakusteko, Pirina-Bulgariako dantza tradizionalen taldeak eta ORFEY Bulgariarren Elkarteak Kaponitsa izeneko Bulgariako dantza tradizionala dantzatu zuten.

 

Harreran parte hartu zuten elkarteak

  • Munata Boliviako folklore elkartea
  • Amudisna.
  • Nafarroako Erdialdeko Amerikako Etxea
  • Asvena eta Alpargatika
  • Tinkus Tiataco
  • Integración sin fronteras
  • ORFEY BG
  • Secretariado Gitano Fundazioa.
  • Morenada los Andes Iruña
  • Diablada Urus Iruña
  • Morenada Central Comunidad Cocanis Espainia EB
  • Amazonaseko Etxea, Brasil
  • AFOLBO
  • Morenada Central Oruruo
  • FAIN
  • ELEGANTES
  • SEI
  • Nafarroako Argentinarren Etxea
  • Tinkus San Simón, Nafarroako filiala
  • Salay Cochabamba Asiry
  • Nafarroako kubatarren Elkartea
  • Bulgariako Pirina dantza folklorikoen taldea
  • NABRASIL brasildarren elkartea