LANKIDETZA-KOMUNITATEEN SORRERA
EKINTZA KOMUNITARIOKO POLITIKA PUBLIKOAK ERAIKITZEN
#CreaKomun
Helburuak:
- Gogoeta egitea zerbitzu publikoen komunitate-dimentsioari buruz.
- Ororena, haren kudeaketa eta erantzukizun partekatua balioestea.
- Praktika oneko oinarri sendoak ezartzea gizarte eta politika mailako lankidetzetan, lan partekatuak eta ehunen barne eta kanpo harremanak –ehun sozial, instituzional eta ekonomikoaren artekoak– balioetsiz.
- Ertzeetatik sor daitekeen partaidetza kontuan hartzea, bai eta belaunaldien arteko elkarbizitzaren, generoaren eta dibertsitatearen zeharkakotasuna ere.
Interes-ardatzak:
- Ikas-komunitateak.
- Komunitate-osasuna.
- Komunitate-kultura.
- Gizarte Ekintza. Komunitatearen gizarte-ekintza.
Hartzaileak:
Jardunaldiak herritar aktiboei, gizarte-ehunari, teknikariei, ikasleei eta erakundeei zuzenduak dira.
Metodologia
Honako baliabide hauek erabiliko dira topagunean: nafar esperientzia zenbaiten gaineko hitzaldiak, bateratze-lanak, Estatuan aintzatespena duten zenbait adituren hitzaldiak eta prestakuntzako lantegiak.
Egutegia
Azaroak 15, 16 eta 17
Lekua
Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioa
Luneta aretoa | Ziudadela aretoa |Hall 3ª Planta, Palacio Baluarte.
Programa:
15, ASTEAZKENA:
Liburu-aurkezpena eta eztabaida: “Participar desde los feminismos: Ausencias, expulsiones y resistencias”.
Kondestable Civivoxa. 18:30 – 19:30.
16, OSTEGUNA:
Izen-emateak
Irekiera eta aurkezpena
Aldibereko lan-ardatzak; Parte-hartzaileak lan-ardatzen araberako taldeetan banatuko dira.
1. Hezkuntza eta Komunitatea:
- Esperientzia-mahaia.
- Lantegia. Gakoak, aukerak eta erronkak.
2. Komunitate-osasuna
- Esperientzia-mahaia.
- Lantegia. Gakoak, aukerak eta erronkak.
3. Komunitate-kultura
- Esperientzia-mahaia.
- Lantegia. Gakoak, aukerak eta erronkak.
4. Komunitatearen gizarte-ekintza
- Esperientzia-mahaia.
- Lantegia. Gakoak, aukerak eta erronkak.
ARRATSALDEZ
Ekintza komunitarioko politika publikoak eraikitzen:
1. 20 minutuko pilula komunitarioak.
- Ikas-komunitateak.
- Komunitate-osasuna tokiko esparruan.
- Komunitate-kultura eta kultur politikak. Erronkak, tirabirak eta indarguneak
- Komunitatearen gizarte-ekintza.
2. Ekintza komunitarioko politika publikoak.
17, OSTIRALA.
Esperientzien bisita eta topaketa profesionalekin.
ARRATSALDEZ
Prestakuntza-lantegiak, aldi berekoak: Parte-hartzaileak prestakuntza-lantegien araberako taldeetan banatuko dira.
- Komunitatearen partaidetza feminismoetatik abiatuta
- Bitartekaritza eta kudeaketa komunitate-gatazketan
- Komunikazioa eta teknologia komunitate-prozesuetan.
- Bilerak eta taldeak dinamizatzeko tresnak.
- Kartografiak, sareak eta herritarren dinamizazioa.
Matrikula doakoa da.
Izen-emateak webgunearen bitartez eginen dira eta Zentro. Elkarlaneko gunean (Kondestablearen jauregia, 2. solairua. Kale Nagusia 2, Iruña).
Parte-hartzaileei e-mail bidez helaraziko zaie matrikularen baieztapena.
Jardunaldietan bertaratze-ziurtagiria eska daiteke.
Antolatzaileak:
Nafarroako Gobernua: Herritarren Partaidetza eta Arreta Zerbitzua. Lehen mailako arretako kudeatzailetza. Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.
Iruñeko Udala: Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra. Gizarte Ekintzako Alorra. Komunitate Garapeneko Alorra.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). Herritartasun, Bizikidetza eta Aniztazuneko UNESCO katedra
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU-UPV). Parte Hartuz ikerketako taldea.
Hezitzaileen Eskola Ikastetxe Integratua.
Elkargo profesionalak: Nafarroako Soziologoen eta Politologoen Elkargoa. Nafarroako Gizarte Laneko Diplomatuen eta Laguntzaileen Eskola Ofiziala. Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala.