Zer da
Herritarren Erakundeen Udal Erroldan izena emateko eskaera.
Nork egin dezake izapidea?
Egoitza soziala Iruñean duten edo jarduera Iruñean egiten duten eta irabazi-asmorik ez duten legez eratutako elkarteak.
Baldintzak
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izatea.
- Indarrean dagoen araudiaren arabera legez eratuta egotea.
- Helbide soziala, egoitza, ordezkaritza nagusia eta/edo jarduerak Iruñeko udalerrian egitea.
- Bere estatutu eta jarduketen arabera, helburu nagusia udalerriko herritarren interes orokorrak edo sektorialak ordezkatzea, defendatzea, sustatzea edo hobetzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea izatea.
- Iruñeko herritarren onurarako programak eta jarduerak egitea.
- Funtzionamendu-arauak demokratikoak izatea.
Nola erregistratu?
Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx? Idioma = 1