Elkarte bat sortzeko, gutxienez hiru pertsonen arteko berariazko adostasuna beharrezkoa da. Pertsona hauek (fisikoak zein juridikoak) interes orokorreko eta irabazi-asmorik gabeko proiektua behar dute, eta ezagutzak, baliabideak eta ekintzak partekatzeko konpromisoa hartu beharko dute xede lizitoak, komunak, interes orokorrekoak edo banakakoak lortzeko. Bestalde, erakundearen funtzionamendua zuzenduko duten Estatutuak idatzi beharko dituzte. Adostasun edo hitzarmen hau fundatze-akta baten bidez formalizatuko da, eta momentu horretatik aurrera, erakundeak bere nortasun juridikoa eta ekiteko gaitasun osoa hartuko ditu. Ezinbestekoa da dagokion erregistroan izena ematea.
Horren aurretik, hiru pertsona hauek (edo gehiago) entitateak izango duen forma juridikoa erabaki beharko dute: elkartea, fundazioa, kirol kluba, gazte elkartea… Eta lurralde-esparrua zehaztu (estatu-mailakoa edo forala); izan ere, horren arabera erregistro batera ala bestera jo beharko dute (autonomikoa edo estatukoa).
Nafarroako Gobernuko erregistroan izen-ematea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Behin Estatutuak idatzita daudela, eta fundatze-akta onartuta, honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute erregistro administratibo batean, eta izen-ematea elkarteen erregistro batean eskatu (Carlos IIIa, 2, behea, Iruñea):
- Eskabide orokorra, hendakariak edo idazkariak sinatua.
- Eraketaren akta: 2 ale, jatorrizkoak eta elkartearen sortzaileek sinatuak (edo haien ordezkariek sinatuak, pertsona juridikoak badira).
- Estatutuak: 2 ale, jatorrizkoak eta bazkide sortzaileek sinatuak azken orrian.
- Inskripzio-tasaren ordainketa-gutunaren gordekina
- Elkartearen egoitza ez bada Elkartearen edo sortzaileren baten jabetzakoa, Lehendakariaren erantzukizuneko aitorpena, non jarriko baitu Elkarteak baduela zuzenbidean askietsitako titulua higiezin hori egoitza gisara erabiltzeko.
Lotura interesgarriak
Zalantzarik baduzu, hauek dira harremanetan jartzeko bideak:
- Aholkularitza Juridikoa: doako udal zerbitzua da, eta informazioa, orientazioa, aholkuak, prestakuntza eta trebakuntza eskaintzen ditu partaidetza eta asoziazionismoarekin zerikusia duten gaietan. Kontsultak aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egin ditzakezu. Ezinbestekoa hitzordua aldez aurretik eskatzea:
- Zentro, elkarlaneko gunea: Kondestablearen Jauregia, 2. solairua. (Kale Nagusia, 2).
- asesoria.participacion@pamplona.es
- Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa:
- Karlos III.a etorbidea, 2, behea, 31002. Iruñea.
- 848 42 66 45 | 848 42 51 36
- asociaciones@navarra.es