BOZGORAGAILUA: HERRI-EKIMENAK

 

Zentron gertutik jarraitu diegu asteotan bidelagun dugun pandemia dela-eta Iruñean elkarri laguntzeko sortutako herri-ekimen preziatu guztiei.

 

EGIN KLIK HEMEN EKIMEN GUZTIAK EZAGUTZEKO

 

Herritarren partaidetzan ez da etenik, eta egunotan, inoiz baino gehiago nabari da hori: elkarteak, txaloak, laguntzeko auzo-sareak, dohaintzak… Eta horregatik, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorretik eta Zentrotik zerbait proposatu nahi dizuegu egoera honetan laguntza-zereginetan ari zareten elkarte, auzo-ekimen eta sare guztiei: gure sare sozialak erabiltzea –@participa_pna / @partehartu_iru– zuen ekintzak ikusarazteko eta egiten ari zareten lan garrantzitsua laguntzeko. Horregatik jarri dugu martxan Bozgorailua: herri-ekimenak Iruñean delakoa, espazio bat Herritarren Partaidetzako sare sozialetan ekimen horientzat guztientzat, egun berezi hauetan hiri osoari egin diozuen ekarpena ezagutarazi eta aintzatestea jomuga duena. 

 

Horretarako, 1 eta 3 minutu bitarteko bideo bat grabatzeko eskatu nahi dizuegu, banan-banan erantzunez jarraian adierazitako hiru galderei –bideo bana galdera bakoitzeko edo hirurak bideo bakarrean–:

 Zer moduz zaudete?

Azaldu nola ari zareten bizitzen egoera hau, nola sentitzen zareten, norbanako gisa edo kolektibo gisa.

Zer ari zarete egiten?

Kontatu iezaguzue zer ekimen abiatu duzuen, jendeak nola har dezakeen parte, zer emaitza lortzen ari zareten edo ekimenaren eragina zer nolakoa izaten ari den, adibidez. 

Bihar, zer?

Jakin nahi dugu nola ikusten duzuen honen ondorengo egoera, honek zuen lan egiteko moduari eraginen dion, aukera berriak sortu diren… nahi duzuena.

 

Mugikorrarekin edo beste edozein kamera digitalarekin grabatu dezakezue bideoa, baina, hori bai, horizontalean, sare sozialetara egokitzeko editatuko baitugu. 

Bidalketa egiteko www.wetransfer.com, www.dropbox.com edo halako beste plataformaren bat erabiltzea gomendatzen dizuegu, eta hona bidali behar da: información.participacion@pamplona.es.

Ezin baduzue bideorik egin, ekimenen berri eman dezakezue galdera horiek idatziz erantzunez, eta eduki horrekin material grafikoa sortuko dugu.

Behin edukia argitaratuta, #tualtavoz eta #zurebozgoragailua traolak erabiliko ditugu, eta profil sozialik baduzue aipatuko zaituztegu; horregatik, zuen profilen berri eman behar diguzue ikus-entzunezko materialarekin batera bidaltzen diguzuen mezuan.

Edozein zalantza edukiz gero, jarri gurekin harremanetan información.participacion@pamplona.es helbidean eta ahalik eta lasterren erantzunen dizuegu.