Zentrotik, elkarteren batekin lankidetzan aritu nahi duten boluntarioei buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu, bai elkarteentzat, bai herritar aktiboentzat. Horretarako, boluntariotzari lotutako hainbat gai xehatuko ditugu, hala nola legedia, boluntariotzaren gaia kudeatzen duten erakundeak…

Zuen elkarteak boluntario-eskariren bat badu Zentrotik, gure sare sozialen eta buletinaren bidez zabaltzen lagunduko dizuegu, eta bidali iezaguzue informacion.participacion@pamplona.es helbidera.
Horrez gain, gogorarazi nahi dizuegu elkarteetan egiten dituzuen jardueren berri ematen duen “Bozgoragailua” dagoela.

BOLUNTARIOTZARI LOTUTAKO LEGERIA

BOLUNTARIOTZA KUDEATZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Europa: ezagutzen duzu Elkartasuneko Europako Kidegoa programa?

Edozein erakundek aukera paregabea du balio solidarioekin konprometitutako gazte europarrak aurkitzeko.
Zuen erakundeak, agian, Elkartasuneko Europako Kidegoa finantzatzeko aukera izango du, komunitatearen eta gizarte osoaren onurarako proiektuak garatzeko. Hainbat arlotako erakunde aktibo ugarirekin lan egiten dugu:

  • Parte-hartze demokratikoa sustatzea
  • Gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka
  • Naturaren babesa
  • Osasuna eta ongizatea sustatzea
  • Irakaskuntza eta prestakuntza sustatzea
  • Komunitate migratzaileekin lan egitea, etab.

Zuen proiektua onartzen bada, Elkartasuneko Europako Kidegoaren atarian 18 eta 30 urte bitarteko pertsona motibatuen kolektibo baterako sarbidea izango duzue. Eskaintzen dituzuen aukeren publizitatea egin ahal izango duzue, edo parte-hartzaileak bilatu ahal izango dituzue norekin harremanetan jarri.Elkartasuneko Europako Kidegoa finantzatzeak hainbat abantaila ditu zuen erakundearentzat:

  • Jarduera gehiago egiteko aukera ematen dizue
  • Oso motibatuta dauden gazteen gaitasunak eta gogoa aprobetxatzen laguntzen dizue
  • Gazteekin loturak sortzea errazten dizue, ikaskuntza-esperientzia esanguratsu baten bidez
  • Ideia berriak ematen dizkio erakundearen eguneroko lanari
  • Tokiko komunitatearekin dituzuen loturak estutzen ditu.
  • Elkartasuneko Europako Kidegoak honako hauek lagundu ditzake:

Boluntariotzaren alderdia

Boluntariotza-jarduerak
– Banakakoak
– Taldean
– Taldeko boluntarioak lehentasun handiko eremuetan

Proiektu solidarioak
INFO +

Nafarroa: navarramasvoluntaria.navarra.es

Nafarroako Boluntariotzaren Informazio eta Koordinazio Gunea Nafarroako Boluntariotza Planaren hedapen operatiboaren zerbitzura dagoen baliabidea da, eta Nafarroako gizarte berdinzaleagoa, solidarioagoa eta parte-hartzaileagoa lortzen laguntzea du azken helburu, honako hauen bidez:

  • Nafarroako gizartea boluntariotzaren zentzuaz kontzientziatzea, haren balioak eta herritarren parte-hartze aktibo eta solidarioaren garrantzia sustatuz.
  • Boluntariotzako erakundeen garapena eta hazkundea bultzatzea, boluntariotzaren arreta- eta kudeaketa-prozesuen hobekuntza indartuz.
  • Nafarroako boluntariotzaren bultzada egonkor, sendo eta koherentea bermatuko duen inplikatutako eragile guztien arteko koordinazio-sistema eraginkor eta iraunkorra garatzea.
  • Nafarroako boluntariotzaren errealitateari eta inplikatutako eragileen beharrei buruzko ezagutza hobetzea.

Webgunean honako hauek egin ditzakezu: