2023ko martxoak 21- Gorroto-delituei buruzko jardunaldia Navarro Villosladan
Navarro Villoslada institutuko ikasleek gorroto-delituen inguruko hausnarketa egin zuten asteartean, Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren karietara. Iruñeko Udalak ekitaldia antolatu zuen eta bertan parte hartu zuten, ikasleez gain, Fernando Sesma Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak, eta María del Campo Nafarroako gorroto-delituetarako fiskalak. Udalak aurkezpen instituzional batekin hasi zuen jardunaldia eta ondoren Nafarroako gorroto