AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Zurrumurruen aurkako Eragileak ikastaroak Zurrumurruen kontrako estrategiaren berri eman nahi du; izan ere, estrategia horren asmoa da estereotipoetan zein aurreiritzietan oinarritutako zurrumurruak desegitea, arrazismoaren eta bazterketaren eragileak direlako. Azken finean, herritarrei tresnak ematea da helburua, espiritu kritiko eta sentsibilizaturik sor dezaten, diskurtso baztertzaileei eta xenofoboei heldu eta diskurtso alternatiboak eraikitzeko, non kultur aniztasuna baloratu eta trataera inklusiboa bermatzen baita, gure gizartean kulturen arteko elkarbizitza errazteari begira.
Helburuak
- Oinarrizko kontzeptuak: estereotipo-aurreiritzi-zurrumurruaren katea
- Testuingurua, egungo errealitateak eta “gorrotoaren diskurtsoarekin”, migrazioekin, bizikidetzarekin eta diskriminazioekin lotutako ondorioak
- Zurrumurruen kontrako estrategia: zergatik eta zertarako
- Komunikazio- eta emozio-estrategiak zurrumurruak kudeatzeko.
- Aplikazio praktikoa (norberarentzat eta taldearentzat). Autoezagutza eta kontzientzia hartzea ekintzarako.
Edukiak
- Zurrumurruen kontrako estrategia esparru profesionalean hedatzea, jendea gaituz eta tresnak emanez praktikoki aplikatu dezaten.
- Giltzarrietan eta argumentuetan sakontzea, Nafarroan bizi diren atzerritarrei, bestelako etniei eta kulturei buruzko diskurtso kriminalizatzaileei, estereotipoei, aurreiritziei, zurrumurrei eta bazterketei aurre egiteko.
- Zurrumurruen kontrako eragileen zeregina finkatu eta sendotzea, egunez egunekoan aritzeko gako praktikoak eskura jarrita.
- Herritarren artean eztabaida, gogoeta eta ekintzarako guneak sustatzea, elkarbizitza eta ez-bazterketa bultzatzeko, betiere abiapuntu harturik Zurrumurruen kontrako estrategia eta bidenabar ZASKA Sarea eta Nafarroako Zurrumurruen kontrako estrategia indarturik.
Metodologia
Prestakuntzak partaidetza- eta bizipen-metodologien bidez garatuko dira, planteatutako funtsezko kontzeptuak aurkezteaz gain, horiek eguneroko errealitateetan dituzten inplikazioak eta ondorioak aztertzeko, bai maila indibidualean, bai sozialean/estrukturalean. Horretarako, ikus-entzunezko baliabideak eta bizipen-dinamikak (role playing) erabiliko dira.
Iraupena: 8 ordu (aurrez aurrekoa)
Datak: Azaroak 15, 17 eta 22
Ordutegia: azaroak 15 (asteartea), 18:00etatik 20:00etara; azaroak 17 (osteguna), 18:00etatik 21:00etara; eta azaroak 22 (asteartea), 18:00etatik 21:00etara.
Nork emana: Zaska, Nafarroako Zurrumurruen aurkako sarea. Sarea osatzen duten entitateetako adituak arituko dira, hala nola NUPeko irakasleak eta kulturartekotasunaren esparruko entitateetako profesionalak.
Tokia: 4. Areto ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestable jauregiaren lehenengo solairuan ), Kale Nagusia 2.
Behin-behineko izen-ematea: Azaroaren 4ra arte
Leave A Comment