AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN
Gezurrak, gorroto-diskurtsoak eta munduaren ikuspegi diskriminatzaileak nagusitzen ari dira Interneten. Aurreiritziak, zurrumurruak, gezurrak eta difamazioak (xenofoboak, arrazistak, islamofoboak, misoginoak, aporofoboak…) narratiba zapaltzaileetan artikulatzen dira, eta gaur egun errealitatearen interpretazio alboratu, oldarkor eta baztertzailea transmititzen ari dira. Prozesu horretan, sare sozialek zeregin bikoitza dute: gorrotoa zabaltzeko bide nagusia dira, eta, aldi berean, ezinbesteko aukera dira intolerantziaren eragina mugatzeko.
Nola egin diezaiokegu aurre erronka horri kontakizunak eraldatuz? Nola aprobetxatu ingurune digitalaren ahalmenak diskurtso baztertzailea online eztabaidaguneez jabetu ez dadin? Nola eraiki eta komunika ditzakegu guztion istorioak, pertsonak mobilizatu daitezen?
Ikastaroan gai horiek landuko ditugu, eduki teoriko/kontzeptuala eta aniztasunari buruzko kontakizun berri bat kolektiboki eraikitzera bideratutako garapen praktikoa uztartuko ditugu, kontakizun horrek inpaktu handiko ekintzak susta ditzan, baliabide digitalen bidez gizarteari jakinarazteko. Ondoren, online laguntza bat ere proposatzen dugu (ikasgela birtuala), ikasleei ziberaktibismo esku-hartzeetan laguntzeko. Metodologiak talentu kolektiboak jartzen ditu jokoan aurrez aztertutako gizarte-erronka bati erantzuteko –gorroto-diskurtsoak Interneten duen gorakadari, hain zuzen–, erantzun sortzaile, berritzaile eta eraginkorrak diseinatuta.
Edukiak
- SAIOA: Kontzeptu orokorrak, komunikazioaren paradigma berria: polarizazioa, audientziak eta ziurgabetasuna. Mehatxuak eta aukerak COVID aroan…
- SAIOA: Desinformazioa Interneten. Albiste faltsuei antzematea. Fact cheking-ean hasteko tresnak eta estrategiak. Kontragezurrak zabaltzea. Jarduera praktikoa.
- SAIOA: Zer da gorrotoaren diskurtsoa eta nola identifikatu. Kontranarratiba: estrategia indibidualak eta kolektiboak on eta off line. Algoritmoen erabilera sare sozialetan. Jarduera praktikoa.
- SAIOA: Narratibaren kontzeptua: narratiba diskriminatzailea eta narratiba alternatiboa. Balioen teoria eta gizarte-psikologia kausen komunikazioari aplikatua…
- SAIOA: Mezutik produktu digitalera. Ziberaktibismoa, transmedia eta disrupzioa. Elkarrekin sortzeko espazioa: ziberaktibismo-prototipoen hackatoia
Iraupena: 15 ordu (online)
Data: Maiatzak 24, 26 eta 31 eta ekainak 2 eta 6
Ordutegia: 16:00 – 19:00
Nork emana: Natalia Monje. Historian lizentziaduna, Komunikabideetan masterra. Prentsa idatzia, telebista, Ecos do Sur-eko komunikazio-arduraduna. Gizarte-komunikazioan eta migrazioei buruzko komunikazioan 15 urteko ibilbidea duen kazetaria, gorroto-diskurtsoaren aurkako ziberaktibismoan eta fact checking-ean espezializatua.
Tokia: Online. Parte-hartzea baieztatzen denean emanen da esteka.
Behin-behineko izen-ematea: Maiatzaren 10era arte.
Leave A Comment